Orduko lan zakar aiek


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Orduko lan zakar aiek

Bartolo Ayerbe

ORDUKO LAN ZAKAR AlEK



Beste lan bat, oso nekosoa ta urria ura ere, esku-zerraketa. Materiala zerratzea zan. Guk etxe berria egin genduanean, material danak eskuz zerratu ziran.

Ni lan artan gutxi aritu nintzan. Gure aita ta anaiak bai saio galantak. Etxe batek puska asko bear izaten du. Garai artan, barrengo lan danak egurrez egiten ziran. Ez zan ormigoirik ibiltzen ezertarako ere.

Gero, beste lantegia ikazkintza zan. Lan astuna. Zikiña gaiñera. Artan ere aritu giñan. Udara batean egin genituan zortzi txondar edo zerbait. Orduan ere diru piska bat artu egiten zan ikatza salduta. Premia diruarena; ta gutxi, asko estimatzen zan garai artan.

Lau lan zakarrenak oiek ziran: karobia egitea, ikazkintza, zerraketa eta laiaketa.

Gure aita, ikazkintzan ta zerraketan mendian ibillia gaztetan, gizon fuerte oietakoa zan, eta artetsua gaiñera edorein lanetan.

Baiña ez zan beti mendian ibillia. Baita Donostia’n ere piontzan. Antigua’ko tunela egin zanean, an aritua. Eta askotan esaten zigun, Antigua’ko tunelako fatxadako arri aiek aren bizkarrean jasoak zirala.

Ala esan omen zioten pioiai enkargatuak: aber boluntariorik bazan arri labratu aiek bizkarrean jasotzeko, argiñak pronto jartzean. Ez zuala beste lanik izango, eta egunean pezeta bat geiago jornala emango ziotela.

Eta gure aita orrek bai: konforme zala ura arri aiek jasotzeko.

Ala segitu omen zuan bukatu artean. Egonaldi ederrak egiten omen zituan. Argiñak arriak preparatu-zai askotan.

Gure aita ataundarra zan. Ama berez angoa. Alkarren parienteak lendik ere. Bigarren abizenak igualak zituzten beintzat.

Gure ama ta iru aizpa ziran, ta anai bat. Anai ura, kale-zalea. Nik Donostia’n ezagutu nuan beintzat, drogero. Ez zan basarri-zalea izango nunbait. An ainbestean biziko zala uste det nik.

Gure aita ara joan zanean, baztarrak oso zikinduak omen ziran. Baiña garbitu zituan ederki, ni azitzerako. Bazan an sagarra ta gaztain ederrik.

Eta esaten zuan, baztarrak garbitu zituanean, nagusiak etxea saltzera atera, eta dirurik ez ta besteren diruarekin erosi zutela. Andik urte batzutara, materialak saldu zituzten eta zorrak pagatu.

Aritz-arbola asko zan, eta gaztaiña ere bai, postetarako modukoak. Aritzakin, trabiesak eta apeo tenteko asko, ta gaiñerako egurrakin ikatza egin genduan.

An, inguru aietan, geiagok ere saldu zituzten garai aietan, eta egur aiek ez zegoan kamiora ateratzerik osorik, eta Santander aldeko kuadrillak aritu ziran egur aiekin trabiesak eta apeoak egiten.

Gure etxean egon ziran ostatuz eedo apopillo. Aiek ere ez zuten lujo aundirik ibiltzen jan-edanean eta jazten.

Goizean, gosaltzen, urdai-puska bana, ta gaiñera ez puska aundiak ere. Ogia jaten zuten asko, eta ura edan gogotik. Aiek ez zuten ardorik probatzen.

Eguardirako berak egosten zuten eltzekada aundi bat babarruna mendian bertan.

Eta gauerako gure etxean beste eltzekada aundi bat urdai-puska batekin. Babarruna jan eta urdaia partitu danai, ta ogia jan da
ura edan da lotara. Baiña ez oiera. Belar-pillan lo egiten zuten. Ez zan oirik aientzako.

Jaietan ere lana egiten zuten. Illunabarrean, lanri goiz utzita, Abaltzisketa’ra joaten ziran. Andik aste guziko ogia ekartzen zuten geienean, eta urdaia ere bai. An ardo piskaren bat edan da kantari elortzen ziran. Baiña oso berandu. Ez bein ere garai onean. Beti bezela babarrun-jan bat egin ta belar-pillara lo egitera.

Ango rnaterialak kamiora ateratzen mandazaiak ibilli ziran. Abaltzisketa’ra aldeena. Naiko urruti ura ere. Ederki kostako ziran, bear zan tokira iristerako. Garai aietan diru gutxik asko balio zuan. Baiña egur-jabeak asko ezin artu. Urrutiko gauza bideak jan: transporteak.

Andik urte batera edo bira, egin zuan modua iru anai batera sartzeko gure aita orrek, eta Beasain’go fabrikan asi ziran.

Oiñez joaten ziran Zaldibi’raiño. Andik autobusean pabrikara. Bidean bi ordu bear gutxienez gure etxetik Zaldibi’ra. Baiña orduan, diruaren pozean, ez zan urrutirik.

Iruren arte, amabostean, diru-mordoska ekartzen zuten etxera. Bazan aien bearra. Gure gurasoak, ta danok batera, pozak.

Gero, etxea oso zaarra geneukan. Ez zegoan berritzeko modukoa. Paretak ere oso txarrak zituan, eta ura bere artan utzi ta beste etxe berria egitea pentsatu zuan gure aita orrek, lengoaren kontra. Baita egin ere.

Lenbizi, basarri bat utsa bazegoan an auzoan, ta ura erosi zuan, terreno-puska batekin, arria ta tella izan zedin. An arri gutxi baita oso.

Etxe zar arekin bentaja aundia izan genduan, etxe berria egiteko garaian: ango arriak. Materiala ere on asko zuten lengo etxe zar aiek, eta asko baliatu giñan aiekin: tella eta lata eta abar.

Etxea egiten asi baiño len, aurreko uda azkenean egin zuan legorpe bat egur zar aiekin, negurako gaztaiñak edukitzeko asmotan.

Baiña gaizki atera zitzaizkion gauzak, tamalez. Eguraldi euritsuak ziran, eta egur zar aiek busti ta oso legunak gelditu; eta legorpea egin zuten. Baiña posteen txarrantxak kentzen ari zala, postea irristatu beetik, eta etxe-borde dana bere gaiñera erori zitzaion eta min aundiak artu zituan.

Anka bi lekutan autsi, eta buruan ere punto bastante eman zizkan sendagilleak. Pratikantea ta sendagillea, biak egin zioten kura, eta etxean egon zan negu artan. San Simon eguna zala esaten zuten gure etxean, min artu zuan eguna. Negu ura pasa ta urrengo udaberrian, bederatzi eguneko misioak izan ziran gure errian. Jesuita Aita Aizpurua izan zan misiolari.

Gure aita orrek esan zigun, arek nai zukela joan sermoiak entzutera. Ordurako, bi makillaren gaiñean ibiltzen zan. Baiña ezin joari errira. Esan zigun:

Ni gurdian joango nauk, koltxoi pare bat jarri azpian da oso ederki.

Ala eraman zuten gure bi anaiak. Misioetako denboran ostatuan egon zan, lagunakin tertuliak egiñez.

Bertsoak ere jarri zituan misioari buruz. 1926’garren urtea zan urte ura. Nik ikasi nituan. Orain gutxi dauzkat gogoan. Baiña bi edo iru jarriko ditut emen. Orrela zan asera:


Milla betzireun kunplitu eta
ogeigarrengo urtian,
misio on bat izandu degu
beratziurren batian.
Premiazkuak egongo giñan
pekatarien artian,
munduak oso engañaturik
eta itxumen fuertian,
ditxa ederra oraintxen degu
aprobetxatu gaitian.
Don Nikolas Telleria da
gure parroko maitia,
misio on bat ekarritzeko
izan du borondatia.
Gizon ona ta leiala degu,
jakinduriaz betia,
bere ardiai zabal egin nai
zeruetako atia,
orren biotzak sentituko du
gu infernura juatia.


Gora parroko maitagarria,
gora aiuntamentua,
ez dakit ondo beteko dedan
oien kontentamentua.
Obra onari segitutzeko
oiek badute kontua,
obligazioa kunpli dezagun
orain da pentsamentua,
oien laguntzaz gorde dezagun
Kristoren lege santua.
Gure Zaindari San Migel degu
oso gerrari abilla,
zeru goietan irabazia
Luziperrek zuen silla.
Esaten digu ez arrotzeko,
obego dala umilla,
iltzen geranen etor dedilla
gure animaren billa,
besterik ez det nik desiatzen,
ala gertatu dedilla.


Gero misiolaria andik Abaltzisketa’ra joan zan misioak ematera, ta an bertsopapera pranko saldu genduan, eliz-atarian jarrita, misioetako denboran.

Gero gure aita ori oso ondo jarri zan, ta asi zan etxea egileho moduak egiten bereala.

Ekarri zituan Ataun’dik argiñak. Bere parienteak oso argin onak ziran iru opizial. An bazan beste arotz bat, beti basarriz-basarri ibiltzen zana. Eta bera ere arotza zan. Danon artean bereala eman genion tellatua etxe berriari; eta, bein legorpea egin ezkero, ez zan eguraldi txarrik barrengo lanetan .

Material asko zegoan lendik preparatua. Baiña dana egiteko ez zan iristen, eta berriz zerraketan ari bear batzuk.

Eta besteak, ura ekartzeko moduak egiten. Baita ekarri ere ura sukaldera, an bizitzen jartzerako. Gauza izugarria zan garai aietan ura fregaderan izatea.
Oso toki gutxitan zan oraindik ura etxeetan.

Eta argirik, pentsatu ere ez eletrikarik. Petrolio-argia geiena. Kinka edo parola, argjzaia edo kandela, arekin ibilli bear, al zan bezela.

Ordurako bazituan asmo berriak aitak luz eléctrica jartzeko. Baiña lan aundiak egin bear eta lan ura luze samar egin zitzaigun. Etxeko terrenoan egin nai iñor endredatu gabe.

Erreka txikia baitzan, depositu aundia egin bear ura edukitzeko. Beslela, ur gutxi baitzan udara-garaian; ez zala argirik izateko urik, bear ainbeste, eta ala egin bear. Baita egin ere depositu aundia. Baiña asko kostata egin zan.

Argia gauza ederra zan garai aietan. Ez zan errian artean iñun ere eletrikarik, eta jendea arritu egiten guk aigia jartzearekin. Ala egin genduan, baiña pamili batentzat naiko gastuak egin ziran.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org