Bi eriotz


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Bi eriotz

Bartolo Ayerbe

BI ERIOTZ



Gure arteko desgrazi
aspaldi pasiak,
emen ezin ipiņi
ditezke guziak;
gu gazteak giņala
Goierri’n pasiak,
esan leike dirala
gu geuk ikusiak.


Ni nerez Gaintza’koa naiz, baiņa Abaltzisketa’ko mugan zan gure jaiotetxea, eta bi errietako berriak igualtsu jakiten genituan.

Nik amar urte edo amaika nituala pasatu ziran onoko bi desgrazi auek Abaltzisketa’n, nik odo ezagutzen nituan bi pamilitan.

Bat orrela gertatu zan: il zana bertsolaria zan, eta gaiņera perratzaillea.

Arratsalde batean, tabernan, ardo-puska bat ondotxo edan ondoren noski, gure bertsolari ta perratzaille ori bertsotan aritu omen zan kuadrillan, besteren batekin, ustez broman.

Baiņa kuadrilla artan bazan gizon bat, ez-izena edo izengoitia Mandua deitzen ziotena. Gizon aundia zan eta fuerte oietakoa.
Gizon ori omen zan Mandua’rekin apustua jokatua eta irabazia: kilo bat baba jaten, Mandua’k gordiņa ta gizonak egosia. Orregatik deitzen ornen zioten izengoitia Mandua.

Gure bertsolariak onela kantatu omen zion: nola zan perratzaillea, arek perratuko zuala oraindik Mandua, eta abar.

Eta gure gizon orrek sentitu du nunbait gogotik kuadrillan ura entzun bearra, eta atera besteak baiņo len tabernatik, eta ura pasa bear zuan bidean gordeta jarri estaka aundi batekin. Eta joka iltzat utzi zuan gizon gizarajoa.

Baiņa urrengo goizean oraindik bizirik topatu zuten etxekoak. Berak aitortu ornen zuan zeiņek puskatu zuan. Baiņa egun artan bertan il zan, elizakoak egin ondoren. Goian bego.


* * *



Beste desgrazi bat ere gure etxetik oso urrean pasatua zan Abaltzisketa’n.

Bi auzoren artean beti sesioan zebiltan. Bide baten kasoa zuten. Batek gurdibidea bazala, ta besteak ez zala, andik pasatzen zan askotan, bide lasterra zalako noski.

Bat zan gizon edadetu samarra, amar aurren aita, andik sesioko bide ortatik pasatzen zana. Jazinto zuan izena.

Eta bestea, bidejabea, mutil gazte bikaiņa, ogei ta bost edo sei urtekoa. Joxe zuan izena.

Egun batez, Jazintok semea zuan bialia beiakin eta gurdiarekin, iņular batean.

An bide artan pasatzen asita, alto eman zion Jazintoren semeari Joxe bide-jabeak. Ez zala an pasako.

Jazintoren etxetik oso bertan ziran, da zer egin? Mutikoak aitari esan dio:

Joxek ez dit uzten bide ortan pasatzen gurdiarekin da beiakin.

Baita aitak, Jazintok, artu du labana aundi bat ta joan da Joxerengana furian.
Ordurako illuna ta ezta ikusi ere Joxek besteak labana zuanik. Esku utsean zala uzte Joxek.

Baiņa borrokatu ziranean, labana sartu zion tripatik; eta andik bi egunera il zan, alako mutil-puska, ogei ta bost urterekin.

Jazinto kartzelara eraman zuten, eta andrea an gelditu zan amar aurrekin. Gorriak ikusi bearko zituan gaixoak, aiek aurrera ateratzen.

Il zana ere rnaiorazkoa zan, eta aita gaixorik zeukan aspaldi artan, eta ez zan lanerako gauza.

Orra: bi pamili kasikan ondatuak gelditu zirala esan zitekean, asarre piska batengatik.

Etsaiak indar aundia nunbait; eta gizona da, etsaiak mendean artzen badu, munduan dan piztirik txarrena.

Orregatik pasatzen dira olako gauz negargarri eta samiņak munduan. Eta onoko bertso auek jarriko ditut emen, nik sumatuak:


Asarreak gauz onik
ez dakar iņontzat,
neri beintzat alaxe
iruditutzen zat.
Sesiuan dabiltzanak
galera bientzat,
irabazirik bada
abogaduentzat.


Lagun urkoa maita dezagun
beti kariņo onian,
al dan guzian lagun egiņaz
premian dagoenian.
Ori egiten baldin badegu
Jainkoaren izenian,
arrera ona izango degu
emendik goazenian.












     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org