Alargun


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Alargun

Bartolo Ayerbe

ALARGUN



Pamili txikia giņan. Alaba josten kanpoan. Aita ta ama, seme gazteenarekin. Barazkia ere ezin egin bear aiņa iņola ere, eta ama aspertua zegoala Donosti-bidean egunero eta astean bi aldiz asi zan.

Gero pentsatu genduan, ganadu geixeago jarri ta plazara joateari uztea. Utzita ere, biziko ote giņan.

Ala segitu genduan iru edo lau urtean, eta gure ama oso pozik bizitu zan urte aietan. Ala esaten zuan berak ere:

Ni oraintxe bizi naiz, nere denboran bizitu naizen ondoena.

Egunero, edo astean bi aldiz ere, aspertua ikusten zan, nekatua zegoala eta etxeari gusto artzen ziola. Bere etxeko lanak egiņez, patxara obean bizi zala.

Alaba, josten Loiola’n ibiltzen zan, eta etxean bear ziran gauzak arek ekartzen zituan; eta, esan bezela, amak etxeko lanak egiņez, oso kontentu bizi giņan.

Baiņa ala bear da ama gaixorik jarri zitzaigun, eta bizipoza goibeldu zan ederki gure pamilian.

Sendagilleak esan ziguten gaixotasun luzea izan zitekela, baiņa sendatu eziņezkoa zala, eta ala gertatu zitzaigun.
Residentzian ere egon zan illabete pasean, baiņa ez zuan ezertxo mejoratu, eta etxera bialdu zuten eta etxean egon zan bost illabetean, oietik atera gabe.

Beti esaten zigun ez zuala miņik iņun sentitzen. Baiņa supritu asko egin zuan, nere ustez. Besteai naigaberik ez emateagatik esaten zigun guri ez zeukala iņungo miņikan.

Ala geundela, iritxi giņan berrogei ta amar urtera gure ezkontza izan zanetik ordura arte; eta pentsatu genduan urrezko eztaiak egitea.

Animakoak, bion artean. Apaiz jaun bat ekarri eta aitortu biok, eta geuren bizitza guzian egindako utsegiteak alkarri barkatu apaizaren aurrean. Biok Jauna artu eta trankil gelditu giņan ura egiņarekin, eta ala esan zigun:

Au deskantsua artu det!

Andik illabetera iritxi zitzaion azken ordua, ta zeruan gerta dedilla, guretzat erregutzen. Ala izan dedilla.

Orduan, urrezko eztaietako denborara iritxi giņanean, gauza ura gai artuta-edo, pentsatu nuan bertso batzuek jartzea nere buruz, eta jarri ere bai batzuek nola edo ala; eta ernen jarriko ditut onen ondoren, eta onela dira gure bizitzako gertakizun batzuk:


Bertsuak jarritzeko
baneukake gaia,
ez egonagatikan
nai bezin alaia.
Berroi ta amar urte
ezkondurik baia,
alkar maitatzen beti
egin gera saia.
Altza’ko parrokian
zan gure ezkontza,
biok bat izateko
eman gendun itza,
zuzenki eramanez
munduko bizitza;
gaur eguneko asko
bestela dabiltza.


Matrimonioa da
munduko oiņarri,
Jainkoak ortarako
egin zuan jarri.
Komeni bada, seme-
-alabak ekarri,
danak bizi ditezen
lagunduz alkarri.
Berroi ta amar urtean
zenbat gorabera,
besteak bezelaxe
ikusiak gera.
Basarri zar batean
gure bizikera,
etorri gutxi eta
lanetik aukera.


Gurutzia artu gendun
bik eramateko,
geuren bizi guzian
alkar serbitzeko.
Jainko-laguntza biar
ori iristeko,
eta otoitz egin biar
gauz ori lortzeko.
Lau seme ta alaba
dauzkagu munduan,
eta bi aingerutxo
baitare zeruan.
Alkarri lagunduaz
biar dan moduan,
gurasoentzat zer da
oberik niunduan?


Gurutze ori degu
denontzat astuna,
biak bete biarra
bere eginkizuna.
Eta sendua biar
beren maitasuna,
bestela alperrikan
baita ondasuna.
Ainbeste urtetan jardun gerade
jai eta aste lanian,
barkaziorik etzan guretzat
gauza izan geranian.
Andre gaixua oiean daukat
eziņa etorri danian,
ona or gure ustiak zer ta
nola diran azkenian.


Ura izkutatu zan gure mundu ontatik, eta guk aurrera egin bear al dan moduan. Pamilia txikia gelditu giņan, iru laguntxo bakarrik, eta alabari lana jarri zioten etxetik oso bertan. Ordu onetan jarri zan, goizean amarretan joan da arratsaldeko seirak bitarte, eta an segitzen du orain arte beintzat.

Emaztea il ondoren, buruan sortu zitzaidan nere bizitzako pasadizo batzuk idatzita utzi bear nituala, eta asi nintzan idazten. Gero eta gogo geiago sortu zaidala iruditzen zait, eta ala segitu nai nuke, oraindik badet-eta zer idatzia nere zartzaroaz.

Zartuta ikusten det nere burua. Baiņa burua oso ondo daukatela iruditzen zait, eta Jainkoa ere nere alde detala uste det. Uste ortan nabil. Eta etxekoak eta kanpokoak ere berdin, danak laguntzeko prest daude. Len egin detan pixka ala egin det beintzat.

Oraintxe laixter dira sei urte emaztea il zala. Utsune aundia utzi zuan gure etxean, baiņa konformatu egin bear.
Etzegoan beste biderik. Nik beintzat badaukat itxaropena betikotasunean bilduko gerala beste munduan. Ala gerta dedilla.

Emaztea il eta andik iru urte ingurura, operatzea tokatu zitzaidan. Sendagille jaunak, Astigarraga’ko Don Julian Arzamendi’k, esan zidan operazio samurra zala eta obe nuala operatzea; etzegoala beste erremediorik arentzako, eta bereala konformatu nintzan.

Poliklinikara eraman ninduten, eta oso ondo gelditu eta oso ondo jarri nintzan operazio artatik. Doktor Esnal’ek operatu ninduan, eta oso ondo atenditu ninduten bai sendagilleak eta bai gaxo-zaintzailleak ere.

Ura izan zan nik basarritik kanpora egin detan txangoa edo ibillaldia edo parranda bakarra. Gaiņerakoan ez nuan egin etxetik kanpora gau oso bat etxera itzuli gabe iņoiz, basarri ontara etorri ezkero. Soldadu egon nintzanean bakarrik, guardia tokatzen zitzaidanean, derrigorrezkoa zalako gerra-denboran.












     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org