Uba’ko Ama Birjiña


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Uba’ko Ama Birjiña

Bartolo Ayerbe

UBA’KO AMA BIRJINA



Ni barrio ontara etortzeko, Uba'ko Ama Birjiña bitarteko izan nuala beti dabilkit nere buruan, eta asko maite det Uba’ko Amatxo nik, emen bizi naizen denbora guzian, eta ez nago aztuta uzteko aurrera ere.

Orain dala berrogei ta amar urte inguru asi ta ia berrogei bat urte inguru edo geiagoan, kasik egunero joan bear izaten nuan emazte difuntari laguntzera, sestera tranbera edo autobusera eramaten Txomiñene’ra; eta Uba’ko elizaren ondotik pasatu bear, nai ta nai ez.

Zenbat errosario errezatu nuan nik bide ortan, Jainkoak daki. Eta, elizako atea irikita bazegoan, ikustaldia egin, estazio bat errezatu ta etxera konporme.

Gero, eguardian, berriz emaztearen billa, zestoa ekartzen laguntzera, ta ez nintzan aztuta pasatuko, askotan agur mari bat edo bi edo iru errezatu gabe beraren izenean; eta gabean ere bai, aztu gabe.

Egunero, oiean sartu baiño len, beste iru agurmari gutxienez. Eta nere oieko buruko azpian an egongo da beti beraren irudia edo estanpa ere, aztu gabe.

Ama Birjiña orrek ez du fama aundirik izan, tamalez. Ori or zortu zala bostgarren gizaldia dala entzun izan det. Gure aurrekoak ez zuten esaten zein urtetan sortu zanik. Entzun niotena au da bakarrik: ori sortutako argibideak edo paperak gerrateren batean erre egin zirala, ta ez dala argibiderik iñun arkitzen.

Baiña orain dala urte batzuk argitaratu zuten periodikoan zertxobait Ategorrieta‘ko monjatxoak, eta irakurri ere bai.

Gaur nik gogoan daukatena auxe da bakarrik: ez zala orain dagoan tokian agertu, baizik mendiz beste aldetik; ta asi zirala ermita egiten. Baiña egunez egindako lanak, gabean erori egiten omen zirala. Orain dagoan tokian eginda, berriz, oso ondo gelditzen omen zirala. Ta beste gauza geiago ere bai. Baiña nik dakitena au da bakarrik: bostgarren gizaldia badala, ori sortu zala Ametzagaiña alde ortan.

Ni onera etorri nintzanean, prailleak zeuden, mertzedarioak, ta aiek mutil koskorrak ezitzen. Ori komentu bezela zan orduan. Reformatorio esaten zitzaion.

Orain ere ala segitzen du, baiña beste modu batera. Orain dira, ba, edukadoreak, maisu ta abar. Baiña relijioko gauza gutxi erakusten diotela uste det nik.

Lenago, egunero meza santua izaten zan. Geroxeago, igandeetan bakarrik. Eta orain batere ez. Ezkontzaren bat edo beste noizik bein, izaten bada.

Ez dago lengo konturik. Apaiz jaunak ere, bada, gutxitu zaizkigu, tamalez. Ta orra or gure kapilla polita kasik urte guzian itxia.

Urtean egun bat bada, bereziki bera onratzeko jarria dagoana. Leendik datorren oitura, eta segitzen du orain ere oitura orrek.

Garizuma pasa ta Pazko bigarrenez ospatzen da egun ori. Arratsaldean egiten da elizkizuna, ta orduan jende asko inguratzen da Donosti’tik, Loiola’tik, Martutene’tik eta Altza’tik. Baita ere Astigarraga’tik eta abar. Danok euskaldunak izango gera or biltzen geranak.

Lenago, prailleak egon ziran denboran, bere jai ori pasa ta ondoren, bederatziurrena egiten zitzaion, aurretik aste santua izaten zalako, ta jende bastante ibiltzen zan. Jakiña, garai artan basarri asko zan inguru auetan, Ametzagain bi aldeetatik, eta orain ia batere ez.

Uba’ko Amatxok, edo ori bitarteko detala, neri iruditzen zait ezbear-aldietan Jainkoak asko laguntzen didala, eta
aurrera ere ala segituko dedala, bizi naizen denbora guzian, burua sano baldin badet beintzat. Ala izan dedilla.

Nik gaixoaldi asko izan ditut, eta gaixoaldi guzietan Uba’ko Amatxo beti artu det bitarteko. Bi bider egon naiz elizakoak eginda ere. Baita ebakuntza edo operazioa eginda ere. Ta danetatik ondo atera naiz, orain arte beintzat. Oraindik emen nabil beintzat, ta bastante ondo gaiñera, Ama Birjiñari edo Jainkoari eskerrak.

Urtez naiko kargatua nago, bestela ariña banago ere. Baiña ez daukat damurik zartu naizelako. Zenbat eta zartuago, orduan da poz geiago sentitzen det nerekiko, ta nik derizkiot au dala munduan dan gauzik ederrenetako bat.

Bezte gauza bat: nere ustez, danai erakutsi onak ematen saiatu. Nik ala egiten det beintzat. Len ere ortan saiatu naiz nere bizitza guztian: besteai laguntzen nola edo ala. Lanean ere bai, pamilia iristen giñan moduan, ganaduakin; eta pertsonaz ere bai garai batean. Orain ordaintzen dizkigute, belarrez eta beste laguntzaz, gure lengo lan aiek, eta ez daukat penik len besteai lagundutakorik.

Beste gauz bat idatzi nai nuke. Oso garrantzi aundikoa izango degula derizkiot nik nere baitan. Ni len laguntzen ibillia banaiz alegiñean, orain ere ala segitzen dedala. Len lanez bezela, orain otoitzez laguntzen saiatzen naizela lagun urkoai, bai etxekoai ta bai kanpokoai, bai gaixorik arkitzen diran zarrai ta baita gazteai ere berdin.

Uba’ko Ama Birjiñari, orain dala berrogei ta amar urte baiño geiago, mertzedarioak egiten zioten edo, obeto esateko, egiten genion bederatziurrena, nerekin daukat; eta nik gaixo-aldietan, naiz etxeko edo kanpoko ezagunen bat dala, askotan egiten diot Uba’ko Amatxori, gaixo dagoan aren alde, urte osoan askotan edo maiz samar gaiñera, nere gelan, gaixoari on egiteko ustearekin. Ala bedi.

Orain pentsatzen det nobena ori emen idatzita uztea, iñork egitea pentsa badu ere. Erderaz jarria dago ta nik ezin euskerara biurtu, eta erderaz idatziko det eta onela dio:

«En el monte Amezagaiña, sobre el barrio de Loyola, mirando hacia San Sebastián, se venera una imagen bajo la advocación de Nuestra Señora de Uba, la Virgen del Dulce Sueño. A su fiesta, los lunes de Pascua de Resurrección, acuden cientos de madres cristianas a poner sus hijos bajo su amparo.

Se le invoca contra los insomnios y las enfermedades nerviosas. Novena a Nuestra Señora de Uba, la Virgen del Dulce Sueño. Oración:

Virgen de Ubu, Madre nuestra, me reconozco el hijo malo que te ha ofendido muchas veces marchándose de tu lado.

Perdóname. Quiero vivir siempse en tu compañía. Hoy me encuentro enfermo. Escucha a tu corazón de madre, cerrando tus ojos a mi miseria. Atiéndeme en esta necesidad que te encomiendo. (Hágase la petición). Si quieres y conviene, puedes concederme lo que te pido. Así, reconocido a tus repetidas gracias, te prometo trabajar, con tu ayuda, en el servicio constante a tu Hijo, que con el Padre y el Espíritu Santo vive y reina por los siglos de los siglos, así sea.

Salud de los enfermos, ruega por nosotros. Ave María. (Tres veces).

Acto de consagración:

Oh señora mia! Oh madre mia! Yo me ofrezco del todo a Vos. Y en prueba de mi filial afecto, os consagro en este día (o noche) mis ojos, mis oidos, mi lengua, mi corazón, en una palabra, todo mi ser. Ya que soy vuestro, ¡oh Madre de piedad! guardadme y defendedme como cosa y posesión vuestra. Amén.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org