 |
|
 |
 |
|
Bartolo Ayerbe
|
LENGO TA ORAINGO BIZI-MODUA
|
Gazte-denbora ta sasoidenbora igaro ondoren, etortzen zaio zartzaroa bizi danari. Danak ez dira iristen ortara, ni iritxi naizen neurriraiño.
Gazteago geiago iltzen da, zarragoak baiño, nere ustetan; eta ez diogu bear ainbat esker Jainkoari ematen. Ni au pentsatzen egoten naiz askotan.
Gu, zarrak edo edadetutako pertsonak, or gabiltza, jubilatutako jendeak, autobusetan batera ta bestera. Egun ederrak pasatzen ditugu, nere ustez, eta merke gaiñera. Lengo urtean ere egin genitun lau ibilli-aldi batera ta bestera umore ederrean, soiñu ta bertso ta kanta ta abar.
Askotan gogoratzen zaizkit gure aurreko zarrak. Aientzat ez zan alako ibillaldirik, ta ezta ere zar-saririk, eta askotan zigarrorik ere ez. Pozik erreko ta pipa betetzeko tabakorik ez askotan. Zigarro-erretzaille askok etxean ereiten zuten tabakoa udaran.
Orrela bizitu ziran gure aurreko aiton-amonak. Za-saria edo jubilazioa sortu zuanak, gauz on bat sumatu zuala esango nuke nik, ta eskerrak eman bear dizkiogu ori sumatu zuanari, zein baitzan ere.
Gure belaunaldi ontan gauz on asko ikusten ari gerala ezin ukatu dezakegu, munduko bizitza ariñagoa eramateko edo errezago eraman dezagun, makinariaren laguntzaz, bai tallarretan eta bai bideak eta etxegintzan eta abar ere.
Lur lanerako, orain arte ez ziran gauz askotxo ikusten ari gerala ezin ukatu, gure gazte-denboratik onera.
Sukaldean bertan, gaurko emakumeak badute alde ederra lanak egiteko, gure aurrekoetatik onera. Aiek ez zuten ikusi su bajua beste gauzarik, eta lan danak an egin bear. Ez urik ere sukaldean, eta iturritik ekarri bear, sukaldean izango bazan. Erropa garbitzera errekara joan bear. Bastante urrutira gaiñera, legortea tokatzen zanean, erreka xeak agortu egiten ziran-da.
Oietako ta erropa zuriak garbitzeko, ogei egunetik edo illean bein egiten zan lisura esaten zitzaion garbiketa berezia. Tinia esaten zitzaion egurrezko ontzi bat izaten zan, iru anken gainean, barrika bezela, goia irikia zuana.
|
Erropaz bete ia goraiño, ta goian utzi toki piska bat surtako autsa jartzeko, ta gaiñetik ur irakiña bota. Azpitik ateratzen zan ur ura, gaiñerako erropa kolorezkoak garbitzeko. Auts-ur aiek erropari zikiña samurtu egiten zion, eta errekara joan bear gero, jaboiarekin erropa dana garbitzera. Orduan, pamilia aundiak ziran tokietan, astoarekin erropak errekara eraman da ekarri egiten zituzten geienak.
Garai aietan pamili aundi sarnar asko ikusten ziran gure basarri zarretan, baiña ez gaur bezin txukun jantziak. Ez zan posible izango, askorentzat beintzat. Ez baitzan modurik erropa berri asko erosteko. Ta zarrak konpondu ta al zan moduan ibilli bear. Baiña bai pamili galantak azi, ta ezi ere bai bear zan moduan, lujo aundi gabe.
Naikoa egin zutela, naiko merituak bazituztela uste det nik nerekiko, bear ziran errespeto guziakin. Bizimodu latza aiena ta aurrekoena, ta gurea ere bai, ia berrogei bat urte pasa arte.
Baiña orain bizimodua piska bat arindu dala esango nuke. Obeto jan da jantzi, ta ibilli ere errezago egiten da jendea batera-bestera. Baiña kristauok oso zaillak gera munduko gauzaz asetzen: jan-edanez, diruz, jazkeraz, ikusmiraz ta abar eta abar.
Nere iritzia esango det: orain ez gaitezela geiegi itsasi mundu ontako gauza oietzaz. Badala beste zerbait oiek baiño geiago balio duana, ta kontuz ibiltzeko.
Len esan det eta egun ederrak pasatzen ditugu guk batean eta bestean. Orain dala denbora pixka bat, omenaldia ere egin ziguten Loiola’ko Gure Babesa egoitza edo jubilatuen etxean. Larogei urtetik gorakoentzat zan, eta ni ere an nintzan tartean.
Egun polita pasa genduan oso. Alde-alde nola izan zan orain esango det: goizean meza entzunez eman genion asera, eta omendu eta beste jubilatu asko bildu giñan.
Nik, egokia izango zala pentsatuta, danen izenean eskerrak emateko bertso batzuk prestatu nituan, mezagaraian kantatzeko. Auetxek:
|
Lendabiziko eskerrak eman
Zeruetako Aitari,
pakean bizi gaitezen danok
maitasunean igari.
Gaurko egunean naiko galdua,
ortik ez dabil ugari,
Jaungoikoa da gure Jabea,
gu beraien serbitzari.
|
Gora Elkarteko lendakari ta
zure taldeko gizonak,
pozez zoratzen gaude zuekin,
amonak eta aitonak.
Borondatea izan ezkero
egiten dira gauz onak,
ondo merezi dituzute ta
artu gure zorionak!
|
Larogei urte eguidakoei
omenaldia eskeintzen,
oiek ez ditu nai dun guztiak
mundu ontan arrapatzen.
Neronek ere iritxitzerik
ez nuan asko pentsatzen,
gu zartu gera baiña etzerate
oraindik gutaz aztutzen.
|
Irurogei lagunetatik, ogei bat izango giñan euskaldunak elizan. Besteak ere entenditu zezaten, erderaz egin nituan itz batzuk, eta asko eskertu zidaten. Onela gutxi gora-bera:
Queridos amigos todos, reunidos en esta Santa Misa: a los que no entendéis el euskera, os quiero decir que agradezco
|
de todo corazón a los jubilados, a los que aún no lo son y a todo el barrio de Loyola, en especial al presidente y a la directiva, por el cariñoso homenaje que nos habéis ofrecido. También pido al Todopoderoso paz, union y salud para todos. Un abrazo eta eskerrik asko danori.
Meza ondorengo kontuak nola izan ziran, bertsoen bidez esango det:
|
Gu elizatik irten-zai zeuden
txistu eta dantzariak,
ongietorri goxo bat guri
egitera etorriak.
Oiñak zeuzkaten ariñ-ariñak
eta biguiñak gerriak,
ai zer nolako dantza politak
dituan gure Erriak!
|
Ondorenean gure egoitzan
oso bazkari bikaiña,
janari onak jarri zituzten
eta aukera nai aiña.
Orrelakoan ez da izaten
erreza artzen tamaiña,
gero, jakiña, ezin eduki
ixilik gure mingaiña.
|
Bazkalondoan soiñu ta dantza,
beste batzuek kantari,
gutxien egin zutenak ere
pozikan kontu-kontari.
Txalo beroak gu omentzea
erabaki zuenari,
eta eskerrak lanean gogoz
saiatu diran danari.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |