Pentsatu bearrezkoak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Pentsatu bearrezkoak

Bartolo Ayerbe

PENTSATU BEARREZKOAK



Orain idaztera noan au, liburuska onen azken atala izango da noski, eta onoko eskari auek egingo dizkat gure Jainkoari: liburuska au ondo ikusia izan dedilla, eta lagun urkoari on egingo diona. Orixe da nere naia. Ala gerta dedilla.

Liburu au irakurri ezkero, ulertu liteke gutxi gora-bera nere ta gure pamilia oso beartsu bizituak izan gerala, ta orain ere lengo modutsuan, baiņa len baiņo obetoxeago beintzat, naiz-ta besteren etxean bizitu.

Ni nere bizi guztian bizimodu nekosoa egiņa izan arren, orain danak gozo biurtu zaizkit. Danak atsegin dira orain neretzat, eta esaten diotet neri illea artu naiean asten diranai:

Neri iruditzen zait aberastua nagoala, ez diruz ta ez ondasunez, nere espirituz baizik. Itxaropen orrekin bizi naiz orain. Ez deidala utsegin itxaropen onek.

Eta orain onoko gauz au gogoratu zait: orain dala iru urte, edo lau ia, ebakuntza egin aurreko
arratsaldean, Poliklinikan, onoko lerrook idatzita utzi nituan karteran sartuta, bada ez bazan ere, iņori ezer esari gabe; eta onela daude idatziak:

ĢAlkar maitatuaz lagundu alkarri, eta izan pakezaleak etxean eta kanpoan ta nunai. Egin otoitz al dan maizena, gutxienez goizean eta arratsean, eta ez zaizute damutuko, bizipoza sortuko baizik. Ni iltzen banaiz, ez ibilli loreak erosten kanposantura eramateko. Ori alperrikako diru-botatzea nola dan, nik ez nuke naiko ortan dirurik tiratzerik alperrik. Nik naiago det, kanposanturako loreak erosten bost duro gastatu baiņo, elizan ogei duro botatzeaģ.

Ori da, gutxi gora-bera, idatzita utzi nuan papera, iņori ezei esan gabe.

Paper ori daukat oraindik jasota. Baiņa apenas iņork ikusiko zuan oraindik gure etxean.

Nik lengo iritzi berdiņak dauzkat orain ere. Irakurriko dituzte gero, nere ustez, eta gogoan izan ditzatela ta bete aolku oiek. Ori da nik nai nukena. Ala bedi.

* * *



Orain, loreak aitatu ditudan ezkero, onoko iritzi auek jarriko ditut, barrenean ezin eduki ditut-eta.

Ni urtean bein joaten naiz kanposantura, edo eraman egiten naute, obeto esateko; eta, etxeko baratzan lorerik badago, aiek eramaten ez diotet galeraziko. Baina loreak erosten ez ditezela aritu esango nioteke. Alperrik dirua botatzea dala derizkiot nik.

Ni kanposantura joatean, txundituta gelditzen naiz, ango loretza ikaragarriak ikusita. Milloiak eta milloiak alperrik boteak, eta mundu zabalean milloika jendea goseak iltzen dirala, esaten dutenez. Eta ez aberatsak bakarrik. Beartsuak okerrenak, nere ustez. Besteak baiņo eskasago ez egitearren, dirua alperrik botatzen dute, kanposantura eramateko.

An usteltzen ari dan edo usteldua dagoan korputzari loreak jartzeak, ez du ezer serbitzen. Alperrik dirua botatzea dala, danok dakigun gauza da ori.
Bestela ere badago nun dirua botea, gaurko egunean batez ere.

Orra. Or elizan bertan eskatzen dute gauza askotarako: lan gabetuentzat, Caritas’entzat, goseak daudenentzat edo beartsuentzat, misiolarientzat, drogadituai laguntzeko, parrokiko gastuak ordaintzeko eta abar eta abar.

Oiek dira nere iritzi pitiņak. Aberatsak, danetarako iristen danak, eraman dezazke loreak kanposantura, loreakin bizi dan jende asko dago mundu zabalean eta aieri bizibidea ematen diotelako. Baiņa beartsu geranok, badaukagu nun bota dirua, kanposanturako loreak erosten botea edo gastatu gabe alperrik.

Bein kanposantura eraman ezkero, gure korputz au usteltzen joango da, ta ez dago arentzat erremediorik, loreak eraman edo urreaz tapatu sepultura dana, korputz danak usteltzekoak gera-ta. Ortan ez dago dudarik. Danok berdiņak geldituko gera il ezkero. Emen ezberdiņak bagera ere, ara eraman ezkero danok berdin.

* * *



Orain idatzi dezadan beste zerbait gure animaz. Guk, sinismena degunok, pentsa dezagun badegula beste zatitxo bat bein ere ustelduko ez zaiguna ta gure korputz ontan dabilkiguna gurekin batean il arteraiņo.

Ez degu ikusten. Baiņa sinistu egin bear deguna da ori. Gure sinisinenak eskatzen diguna. Gauza serioa eta asko
kostatzen zaiguna, baiņa bete bearrekoa, sinismenean irautezkero.

Konparazio baterako, aizea ez da ikusten, baiņa aizearekin bizi gera danok; eta gure anima, espirituzkoa nola dan, ezin dezakegu ikusi beste mundura joan artean; il artean alegia. Beste munduan ikusiko degula, bizi gaitezen itxaropen orrekin. Ala bedi.

* * *



Orain idatzi dezadan, saio au bukatzeko, nere bizitzaz zertxobait: ni ta gure pamilian beartsu bizitu arren, neri ez didatela bein ere itz batean ere kontrako arrazoirik eman edo bueltatu. Gauz guztietan obeditu didatela bizitzako gorabera danetan, orain arte beintzat. Ea emendik aurrera ere segitzen degun bide ortatik.

Nik, nere iritzi apalean, nere bizitza penosoa ta bastante luzea izan dala derizkiot. Baiņa askotan pentsatzen egoten naiz nerekiko: oso pitiņa, uskeri bat bezela jotzen det mundu ontan igarotakoa, betikotasunarekin konparatuta.

Betiko atsedena lortzen badet, eta itxaropen orrek ez deidala
utsegin, emengo gure bizitza oso laburra edo oso motxa dala nik pentsatzen det. Baiņa bizitza ori nola igaro bear degun, ori ondo pentsatu bearrezko gauza degula; mundu ontako denbora labur au nola eramaten degun. Or dago betikotasunaren sustraia edo muiņa.

Esaera dan bezela, Ģnolako bizitza, alako eriotzaģ. Bizitza ona eraman duana, ondo ilko da. Bizitza gaizki eraman duana, gaizki ilko da.

Kontu auek gauza serioak dira danontzat. Baiņa ortik pasa bearra daukagu guztiok, ordua datorkigunean. Eta auxe opa diotet nik guztiori biotzez: ordu on bat izan dezagula guztiok azken ordu ori. Ala gerta dedilla.


Liburuska au bertsoz asita
bertsoz nai nuke bukatu,
ta nola nuan gustoko lana
ez naiz batere nekatu.
Jainko-laguntza eskatu nuan
eta arek nola ukatu?
Ondo egin badet ondo artu ta
gaizki egin badet barkatu.












     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org