Bukaera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Bukaera

Bartolo Ayerbe

BUKAERA



Nere gorputza zartuta dago,
ez dago esan bearrikan,
baiña anima ta sinismena
ez dira zartu oraindikan.
Ni gauz oriekin seguru nago
ikusi ezagatikan,
sinismen berak ala agintzen dit
eta jartzen naiz pozikan,
bizipoz oiek etortzen dira
dudik gabe zerutikan.
Larogei urte eta
beste baten eske,
ontara irixtiak
badu naiko neke.
Bertso batzuk jartzia
urte oien truke,
Jaungoikoa eskertzen
saiatu naiteke,
izandu detalako
osasun da pake.


Orrenbeste urtetan
mundu ontan bizi,
Jaunari serbituaz
ondo lendabizi,
bai Berak eman ere
makina bat grazi.
Betikotasunera
nai bada iritxi,
bide ortatik segi,
ez dezagun etsi.
Eraman nai badegu
bizitza zuzena,
sinismenari eutsi,
ortxe dago dena.
Eta otoitza egin
al degun maizena,
ori da gure Jaunak
agintzen duena,
gero izan nai bada
betiko atsedena.


Lurreko argia itzali,
betikoa piztu,
beste irtenbiderik
mundu onek eztu.
Ori gogoan izan,
ezin degu aztu,
baiña nere iritziz
ezin gera nastu,
anima salbatu baiño
naio aberastu.
Iñoiz itzaltzen ez dan
argiaren billa
dijoana, uraxe
da naiko abilla.
Mundu ontan zergatik
ainbat iskanbilla?
Gizonak izan bear du
apal da umilla,
irabazi nai badu
betirako silla












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org