Liburu gutxi izango dira, gure artean beintzat, larogei ta amar urteko aiton batek idatziak
Olakoa degu, bada, Bartolo Ayerbe Jaunak, Goierriko Gaintza errian jaio eta Donostiako Loiola , Ubegi baserrian, bizi danak, gaur eskeintzen diguna.
Gizartea erabat aldatu dala berak iņork baiņo obeto daki, leengo mundu zaarrean jaio, azi eta gizon egin ondoren, oraingo mundu berria ikusteraiņo iritxi dan ezkero.
Ala, garai bateko Euskal Erri zaarra du liburu onek gaia: leengo gizakiak, lanak, oiturak, gertaerak, esaerak, bizimodua eta abar. Aien lestigantza eman nai izan digu. Eta bai dotore, umoretsu, jator eta zuzen eman ere, kontaera guzia euskera errikoi, bizi, garbi eta aberats batean moldatuta.
Antonio Zabala
|