GURE gazte denboran, nik uste dedanez, ia baserri guztietan saskirik egiten zan, nork beraren pasadizua egiteko aiņa beintzat. Batzuk modu batekoak eta besteak bestekoak, bakoitzak al zuan modukoak, etxerako bear ziranak.
Saskiak modu askotara egiten dira. Guk ere ez genituan danak berdiņak egiten, batzuk zumitz zabalarekin eta beste batzuk estuarekin. Makil meari azaleko zumitza bakarrik ateratzen genion. Egur lodiari, berriz, zumitz zabalak, eta dana zumitz biurtu bear zan enborra. Onek lan aundiagoa izaten zuan. Dana zumitz egiteko enborrak bastante lodia bear zuan, eta ondo berotu bear enborra ortarako.
Saskigilleak, artan aritzen diranak, labe bereziak dituzte ortarako jarriak. Egurra ondo berotu ezkero zumitza errez ateratzen da. Zenbat eta enbor lodiagoa orduan eta zumitz zabalagoa, jakiņa, eta saskia egiteko obea, azkarrago egiten da-ta, eta fuerteagoa.
Baserrietan alako egur lodiak nola berotu, ortan izaten ziran lan txarrak. Gure etxean ogia egiteko labea bagendun, ta ogia ere egiten zan batzutan. Aitak ogia ateratzean zumitz-gaiak labean sartuta berotu egiten zituan, bastante zabalak batzuk.
Bein zumitzak atera ezkero, an egoten ziran mordoska, ta askotan geiegi legortu, saskiak egiteko denborik etzalako. Baiņa zumitza uretan jarrita, gau batean edo, bigundu bear izaten da saskia egiteko.
Zumitza zabalarekin saski aundiak egiten ziran jeneralean. Lepasaskiak esaten zitzaien aiei, arbia, paotsa, artoak etabar ekartzeko. Beste saski txikiagoak ere egiten ziran, lursaskiak. Beste batzuri eskusaskiak esaten zitzaien, gaztain, sagar, babarrun etabar biltzeko. Lau edo bost eratakoak, baiņa aiek zumitz azalarekin egiten ziran, urritz makillari edo gaztain zepari ateratakoarekin.
Garai aietan urritz asko zan, eta gaztain zepa ere nunai, baiņa naiz urritza, naiz gaztain zepak, lisua bear du, leguna, adarrik gabea, zumitza ondo ateratzeko.
|
Zumitza asko erabiltzen zan silla ipurdiak egiteko, naiz-ta oolezko aulkia izan sukaldetan geien orduan, eta orain ere bai baserri askotan. Gure etxean gaur ere ala daude.
Gure jaiotetxean ez, kasik danak zumitzezko ipurdidunak ziran, ariņagoak ziralako, ta ala segitzen zuten gure aita bizitu zan arte. Armazoirako al bazun beintzat, altza materiala erabiltzen zuan geien.
Guk, gizasemeok, danok ikasi genduan saskiak egiten, baiņa aitak bezin ondo iņork ez. Ni onera etorrita gero saski pranko egiņa naiz, nolako edo alako. Saski txikiak egiten nituan geien. Denbora batean marrubi asko zan gure etxean, eta aiek biltzeko.
Zumitzgaiak ekonomika-labean sartuta oso ondo berotzen dira, saski txikiak egiteko motzak. Saski txikiak errez egiten nituan; oraindik ere badira gure etxean, baiņa orain, marrubiak palta. Oraindik ere aritzen naiz saski zaarrak konpontzen, gutxi edo geio, ez aaztutzearren. Gure etxean ez du iņork ikasi olako lanetan, naiago dute telebistari begira egon denbora dutenean.
Lan oitan aritzea atrasua dala esango dezute, baiņa saskiari ipurdia puskatzen zaio geienean, eta ipurdi berria eginda ia berriak bezela serbitzen du. Baiņa gazteak naiago du berria erosi, zaarrak konpontzen aritu baņo. Geure denbora pixka ontan gauza asko aldatu dirala esan bearrik ez dago. Gaurko egunetan ez da len bezela gauzik aprobetxatzen, lengo zaarrak bazterrera bota edo erre, eta berriak erosten dira gauza geienak.
Nik uste arrazoia ere badutela, gauz batzurekin beintzat. Gaurko egunetan jende gutxi dago, eta bestela ere badute zeregiņik asko, baserrietan. Ez dago gaurko etxekoandreari esan besterik, lengoari bezela, aritzeko galtza, txamarra eta alkandorak konpontzen! Orduan zaarrekin konforme, eta berririk, igoal ezin.
Eta lerro auek buka ditzadan onako bertso kaskar onekin:
|