Morrontza eta izenen ezberdintasuna


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Zaarrak berrituz »  Morrontza eta izenen ezberdintasuna

Bartolo Ayerbe. ZaarrakBerrituz

Morrontza eta izenen ezberdintasuna



NI Goierri-tik Aiete-ko Aizetsu-ra morroi etorri nintzanean, baserriko gauza askoren izenak oso ezberdiņak imditu zitzaizkidan, eta nagusia ere arritu egiten zan. Emezortzi urte izango nituan nik orduan eta irurogeitamaika badira ori zala.

Baiņa nolaz etorri nintzan jarriko det, aurrena. andik oneraiņo. Gure amaren anai bat apaiz edo praille egiteko ibillia izan bear zuan, baiņa, beste askoren gisan, arek ere karrera utzi. Nik drogeri batean dependiente ezagutu nuan Donosti-n, eta aren bitartez etorri nintzan Aiete-ra. Aizetsu baserriko etxekoandreak eta nere osabak ezagutzen zuten alkar ondo lendik eta berak lagundu zidan Donosti-ra etortzen eta baserriraiņo joaten igande arratsalde batean.

Soldata zenbat eta asi ziranean, osabak esan zion amabost duro bear nituala, eta nagusiak, berriz, konforme zala pagatzeko, ondo portatzen banintzan, baiņa illabeteko pruebarekin.

Prueba, illabetekoa, ea nola konpontzen nintzan ikusteko, ondo joan zan; etzan gure artean ezeren eskusik izan. Ederki konpontzen giņan alkarren artean.

Izketan asten giņanean, beti neri zer aterako aritzen zan nagusi gaztea. Nik Goierri-ko kontuak bakarrik nekizkian, Goierri-ko berri besterik ez nekian, ez nintzan beste iņora joan-da. Izkera ere oso ezberdiņa zan neretzat, eta gauz askoren izenak ere bai.



Ikulluko kontuak lendabizi:

Beiak jetzi esaten da Goierrian. Emen berriz, beiak bildu. Ori entzunda, ni, arrituta bezela gelditu nintzan aurrenetik. Bi eratara esaten da, baiņa, bi itz oiek ez daude ondo esanak; nere ustez, beiari esnea kendu bear luke ondo esateko. Oraingo makina oiek ez al dute ala egiten? Gaur ez du ia iņork eskuz beirik biltzen.

Beiak jeizteko kaikua izeneko ontzi berezia zan, egurrezkoa, bere eskulekuakin. Beiak biltzeko bakarrik erabiltzen zan ontzi ura. Esnea erosteko, berriz, pertza esaten zitzaion ontzia zan.

Gero bazan beste ontzi bat ura garbia edateko ta sukaldeko lanak egiteko. Ari perrada deitzen genion; egurrezkoa eta berezia zan: beko aldea zabala ta goia estuagoa; iru uztai zituan zabal-zabalak brillua zutenak, eta denak igoaltsuak ikusten genituan baserrietan. Etzuten eskulekurik eta buruan erabili bear izaten ziran.

Beiak jateko tokiari ganbela deitzen zaio Goierrian; emen berriz, majera. Itz ori ez nuan entzun onera etorri artean.



Ni Aizetsu-n morroi jarri eta laister, txekor bat jaio zan. Xexena zan, eta bikaiņa gaņera; eta nik ala esan nion nagusiari:

Auxe txekor idixko bikaiņa! Azitzeko ere ez litzateke aldrebesa!

Eta kargu bezela artu zidan, eta, broman noski, baiņa ala erantzun zidan:

Goierrian txekorrak idixkoak jaiotzen al dira, ala? Emen ez da txekor idixkorik jaiotzen...

Nik ixilik egon bear, nagusiak, zuan arrazoi-ta. Ala ere nik esaten nion:

Guk beti, txekorra jaiotzean, urrusa edo idixkoa esaten diogu, ba, Goierrian.

Eta ala erantzun zidan:

Ez emen eta ez Goierrian, ez da txekor idixkorik jaiotzen, eta ez da jaioko ere. Jaiotzean denak urrusak edo xexenak dira; idixkoa izateko zikiatu egin bear da.

Ez nion geiago kontrarik egin. Izan ere, berdin gertatzen da ardi ganaduarekin, arkume urrusak edo aariak jaio eta zikiroa egin nai bada, zikiatu egin bear txikitan.

* * *

Esan bezela, neri beti zer aterako aritzen zan nagusia eta nik esaten nion:

-Guk Goierrian gorritu edo labratzen genduan lur saillari arto-soroa, gari-soroa, arbi-soroa eta abar esaten diogu; emen berriz, belardiari belar-soroa eta artoa egiten dan lurrari, arto-zelaia. Ganaduen azpigarriari iņorkiņa guk, eta emen azpitako zakarra. Goierrian, garoa azpigarri erabiltzen danari, eta emen berriz, iņistorra. Onera etorri arte nik ez nekien zer zan ere iņistorra.

Bein Irun edo Ondarribi aldera ezkero berriz, garoari iratzea deitzen diote. Orra euskerak dituan ezberdintasunak, gauza berak; zenbat izen...

Eta berak esaten zidan babarrunarengatik:

-Zuek indabea esaten diozute eta ortan izango dezute arrazoia. Emen orain dabilkigun babarrun au seguraski Indiatik etorria edo ekarria izango da, noizpait, onera, eta orregatik deituko zaio Goierrian indabea. Emen, bein Tolosa-tik bera ezkero, babarruna deitzen diogu eta entzun izan det lenago, emengo potajea baba-txikia izaten zala eta gero sortu zala babarruna, -babaren urrena-, babaren urrengo potajea, alegia, eta orregatik deitzen zitzaiola babarruna.

Gure aurreko aitonak, eta gure gurasoak; ere, ikazkin eta mendi-gizonak ziran asko. Gure aita zana, adibidez, ikazkiņa izana zan, eta mendi-lanetan asko ibilia gaztetan. Aien potajea beti baba-txikia izaten omen zan; babarrunak baiņo indar geiago zuala esaten zuten.

* * *



Bi nagusi nituan nik Aizetsu-n morroi egon nintzanean: aita eta suia, baiņa aita etzan metitzen nerekin askorik.

Txekorrik etzuten azitzen etxean; txikitan edo esneko txekorrak saltzen zituzten. Esnea bai, asko biltzen genduan, eta barazki eta lorea ere bai. Nagusia berez jardineroa zalarik, loretan asko saiatzen zan.

Goizero, jai eta aste, beiak lotu, gurdia kargatu eta San Martin plazara jeisten zan nagusi zaarra.

Pentsu asko jaten zuten, eta bei ederrak egoten ziran. Aiete-ko gaņerako baserrietan ere bai, zerbezeriko garagarra gastatzen zuten geienak-eta.

Goizean beti garaitxo batean jeikitzen giņan, seirak aldean, eta nagusiak pentsu emate lanak egin bitartean, nik, azpiak txukundu. Gero, bion artean, beiak bildu, eta apustuan bezela ibiltzen giņan zeiņek azkarrago bildu. Biok ere ez genduan alde aundirik ateratzen, baiņa aitortzen zuan bera baiņo azkarragoa nintzala beiak biltzen.

Beti alkarrekin broman bezela ibiltzen giņan, eta ala esaten zuan:

-Beiak biltzen obeditzen dizut, baiņa segan jokatuko nizuke nik zuri, bentaja emanda ere.

Ni zirikatzen aritzea gustatzen zitzaion nagusi gazteari, jardineroari, baiņa gizon langillea eta zintzoa zan. Ura etzan, jaietan ere, iņora joaten; goizean Antiguo-ra, zortzitako mezetara. Biok joaten giņan geienetan, eta gaņerakoan, iņora ez, beti etxean biok. Nagusia eskola ondo ikasia eta burutsua zan, eta ni, berriz, eskola gutxikoa eta ezjakiņa aren ondoan, baiņa ondo konpontzen giņan.

Egun batean, lanean ari giņala, zer atera araziko orduan ere, ala esan zidan:

-Entzun al dezu beiņere Euskalerrian astea, orain zazpi eguneko aste au, bi asterekin egiten zala? Bera dago esaten: lenengo eguna, astelena; bigarrena, iru egunen tartekoa, asteartea; eta gero, asteazkena. Irugarrenarekin, bukatu astea!”.

Orrelako zenbat kontu zaar berritzen zizkidan neri...! Alaxe guslatzen zitzaion ari, eta ni ere, pozik entzuten.

Batzuk bakarrik jarri ditut, baiņa naikoak izango dira. Ea berriz zeruan biltzen geran alkarrekin berriketan aritzeko. Ala gerta dedilla. Amen.














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org