Bide konponketa eta Malobra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Zaarrak berrituz »  Bide konponketa eta Malobra

Bartolo Ayerbe. ZaarrakBerrituz

Bide konponketa edo Malobra



ORAIN emen, beste oitura edo lan bat nola zan idatziko det. Nik uste erri geienetan izango zala eginkizun ura, gutxi-asko: bide konponketa edo malobra. Goierri-aldean auzolana esaten zitzaion lan ari.

Gurdi-bideai etzitzaien kaso aundirik egiten alde aietan; espaloiak ziran gurdi-bidez aparte oiņezkoak ibiltzeko-ta. Aiek, urtean bein edo, pixkat txukundu, eta kitto.

Oso ezberdiņa zan emengo auzolana edo malobra deitzen ziotena. Emen bide guztia konpondu bear izaten zan, gurdi-bide denak, eta bazan lanik asko. Gurdiz eta karroz egiten ziran karriaketa edo garraioak, eta komeni danori bide onak edukitzea, batez ere baserritarrai eta an ibili bear zuten animaliai.

Altza-n udaletxea, aiuntamentua, zan garai artan eta aren esanera ibiltzen giņan. Goardak agintzen zuan nun zer egin bear zan, Ballara bakoitzak sail jakiņak zituan, eta bazekian nundik noraiņo konpondu.

Lendabizi, ur-bideak garbitzen genituan, eta gero arri zakarra ekarri Lazunene-ko edo Txoritokieta-ko arrobitik. Ortarako txandaka ibiltzen giņan baserritarrak, beiak karroarekin artuta, arria karriatzen bear zan tokira. Karroa kopaka, eskuz, kargatzen zan. Lanbidea zan ura... Baiņa bideak ondo konpontzen genituan emen.

Lana ere askoz geiago egiten genduan emen; erri-bideak zirala-ta, udaletxeak agindu egiten zigun-da. Baserritarrentzat naiko lan astuna eta gogorra izaten zan.

Udaberrian egiten zan lan ura, eta arratsaldetan bakarrik. Eguardi artean ganadu jatenak eta beste lanak egin eta arratsaldean bidea konpontzera, etxeko beste lanak utzita.

Gu bizi geran ballara ontan zortzi edo bederatzi famili giņan, asi Balardiņe, eta Bustin-Txulora bitarte; naiko bide luzea eta aldapa gaņera.

Lanera ez giņan beti danok joaten, eta goardak zenbat giņan kontatzen zuanean, bakoitzarentzat koartillo bat ardo ekartzen genduan Otxoki tabernatik, illunabarrean arrantxoa egiteko. Ura zan gure jornala, aiuntamentuak ematen ziguna. Jateko zerbait etxetik eramaten zuanari ondo etorriko zitzaion ardoa edateko.

Baiņa denak etzuten eramango, noski, eta batzuk jaten eta besteak begira egoten zirala ere entzun izan det. Malobran ari zirala, bein, arrantxoko garaian, jatekorik eraman etzuanak bestea jaten ikusi zuanean, inbiriz esan omen zion.
Ori dek jan bearra, motel!

Eta jaten ari zanak:

Jan zak arria!
Orrek kenduko
dik gosea ta egarria.
Nik aixa jango diat
neronek ekarria!


* * *



Altza erri aundia zan: ia Loiola-tik asi, Martutene, Astigarraga, Errenderi, Pasai Antxo, Buenabista, Errera eta Intxaurrondo-raiņoko bueltako lurrak bereak ziran. Etzuan Donosti-rekin zer ikusirik; bere buruaren jabe zan, aiuntamentu eta guzti.

Nik entzun izan detanez ordea, apari ederren bat bitarteko zala, Donosti-k eta Altza-k bat egitea erabaki. Orduan bukatu ziran emengo bide-konpontze eta malobrak.

Zana-zala, guk beintzat, diferentzi ederra billatu genduan. Udaberria etortzeko beldurrak egoten giņan, ditxosozko malobrak noiz asiko-ta.

Baiņa Altza-n baziran gizonak, bastante gaņera, pena zutenak eta orduko alkate eta aiuntamentuko kontzejal batzuengatik gaizki itzegiten zutenak. Nik uste arrazoi paltik etzutela. Aspaldiko kontuak dira, eta aietako asko edo geienak beste mundura joanak dira, baiņa min zutelako esaten zuten:



-Donosti Altza-ko erriaren inbiritan zegoken beti, eta orra, berak nai duana lortu dik. Altza-ko aiuntamentua engaņatu dik Donosti-koak; apari baten truke erria saldu zigutek!



Orain Donosti eta Altza biak bat egiņak daude, bai etxez eta bai bidez, eta kanpoko jendea geiena, beste erri askotan bezela.

Ala ere, nik Altza asko maite izan det beti, eta naiz orain ez joan, gure etxetik urruti dagolako, ez naiz aaztutzen ango lengo ta oraingo lagun zaar jator aietaz.

Altzako iru apaiz jaun ezagutu nituan nik, bertako semeak; etorri ere bai neregana, larrialdi batean lagun egitera. Aiek ere il ziran, baiņa zeruan egongo dirala espero det. Ea an biltzen geran betirako.














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org