GURE gazte-denborako txanponak -guk ez genduan asko izaten, baiņa- edo diru kontuak nola ziran esango det, nik, Goierrian nintzala, ezagutuak.
An, txakur aundia eta txakur txikia deitzen genien txanponei; emen, Beterrian, amar xentimokoa eta bost xentimokoa. Bi amar xentimoko eta bost xentimokoarekin erriala egiten zan; eta lau errialekin, pezeta.
Errial kontu arek denbora luzean iraun zuan ogei errialera iritxi arte. Duroari ere ogerlekoa esaten zitzaion Goierrian, garai artan. Milla errialaz asko itzegiten zan orduan. Berrogeitamar duro ditu milla errialek. Baita ere bi milla errialaz, batez ere ganadu sal-erosketetan. Bestela ere, onek ainbeste eta orrek orrenbeste, prezioak, errial kontuan izaten ziran, eun errial bitarte, geienean beintzat.
Gaurko egunean milla peztakoa, milla duro edo bi milla durokoa bear du ondo ibiltzeko arremanetan. Eta orrek ematen dizkigu, askotan naiko lanak.
Txanpon kontuak, eta zaarrak, esaten ari naizen ezkero, guk erabiltzen genituan
|
monedak edo txanponak, geienak, bost eta amar xentimokoak ziran. Andik ere, nai aiņa ez; errez kontatzeko moduan izaten genduan.
Bi xentimokoa ere ezagutu nuan, baiņa arek, etzuan ia serbitzen nik ezagutu nuanean; etzuan kasik balio.
Zillarrezkoak
Nik ezagutu nituan, bi errialekoa, pezeta, bi pezetakoa eta bost pezetakoa edo duroa zillarrezkoak. Onek iraun zuan denborarik geien. Emen baziran, mordoska gordeta, gero ondo baliatu ziranak, bost pezetako zillar aiekin.
Bi errialekoak etziran ain ugari ikusten, gure txikitan. Sasoira iritxi giņanerako izkutatu ziran txanpon aiek. Oso txikiak ziran, gaņera. Baiņa bazuten beren izen berezia: zezen-dirua deitzen zioten. Zergatik? Ba omen zan garai bat, beia zezenetara eraman eta, zezenaren jabeari, bi errial ordaintzen zitzaiona. Artatik dator izena, beraz.
Orra jarri, moneda edo txanpon kontuak, nik ezagutu nituanak eta gogoratzen zaizkidanak.
|