Nere pentsamentu eta iritziak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo »  Zaarrak berrituz »  Nere pentsamentu eta iritziak

Bartolo Ayerbe. ZaarrakBerrituz

Nere pentsamentu eta iritziak



GU , zaarrak batez ere, gaur entzuten ditugun gauzak entzunda, arrituta gelditzen gera askotan.

Baiņa, bestaldetik, pentsatzen jartzen naiz eta, gure gazte denboran, erri txikiak batez ere, apaiz jaunaren mendean egoten zirala esango nuke. Alkateak baiņo geiago agintzen zuten apaizak. Aren esanera egoten ziran denak.

Orduko kontuak eta gaurkoak ez dira berdiņak. Orduan, esate baterako, geiegizkoak izango ziran sinismen kontuak. Gaur, berriz, gutxiegi. Zeiņek artu neurri juxtua gauz oieri? Nik ezin dezaket esan ori.

Guk ikasi genduan dotriņak amar mandamentu ditu, baiņa bi mandamentu dira batipat, nere ustez, bete bearrekoak: Jainkoa maite gauza guztien gaiņetik edo serbitu, eta lagun urkoa maitatu nork bere burua bezela.

Baiņa mandamentu au betetzen al degu? Nik ez uste, eta ez badegu betetzen, ez degu Jainkoa ondo serbitzen, nere ustez.

Mandamentu edo Jainkoaren agindu oiek ondo betetzea ez da erreza izan len. Orain ere ez, eta gero ta zaillago izango da nere ustetan.

Nere iritzi apalean au esango det:

“Gure bizitzako artu-emanak al dan juxtuen eraman edo bete; iņori kalterik ez egin, al bada, eta premian dagonari lagundu, nola edo ala. Esaten dutenez, badago mundu zabalean premian dagon jende ugari-ta. Aieri laguntzeko eman limosna borondate onenarekin. Eta abar. Ori egin ezkero, an nunbait ibiliko gerala uste det.”

* * *



Beste gauz bat ikusten dana gaurko egunean, ezkontza kontuak asko narrastu zaizkigula. Ajola gabetu egin da jendea.

Badakigu matrimonioko sakramentua ez dala ain erreza ondo eramaten, baiņa inportantzi aundikoa da geroko etorkizunerako. Batez ere seme-alabak dituzten gurasoentzako.

Lenengo egin bear dana, beren arteko utsegiteak alkarri barkatu. Danok baigera utsegiteak ditugunak mundu ontan, gutxi edo geiago.
Gero, seme-alaben etorkizuna. Beti izan da kezkagarria, eta gaur, zer esanik ez. Badaukate zer pentsatua.

Gurasoak, beintzat, alegindu zaitezte al dan ondoen erakusten eta ejenplo onak ematen, etxean da kanpoan. Gaztetan ondo ikasia nekez aaztutzen da-ta.

Etxea da aurreneko eskola, eta gurasoak maixu. Baiņa guraso, aiton-amona eta eskolak, saia gaitezen danok al dan ondoen azitzen gure aurrak, erakusbide onak emanez. Eta ez itzez bakarrik. Ea lortzen degun maitasun geixeago gure artean eta mundu osoan.

* * *



Gu, zaar-abarrok, fede sendoa degunok, asko sufritzen degu sinismena orrenbeste oztu zaigun ontan.

Nik esan bear banu, fedea ez da galduko oraindik, oztu eta auldu baizik. Entiarrotan beiņere baiņo jende geiago ikusten da; mezetan Jauna artzen ere bai; Confesiķn General oietan, berriz, zer esanik ez; aurrak lenengo Jaun artzea egiten dutenean, eliza gaiņezka. Eta orrek, neretzat, zerbait esan nai du. Ez da itxura bakarrik izango.

Egun batean, elizara ninjoala, iru lagun ikusi nituan etxetik ateratzen, eta irurak “Gurutze Santuaren...” egiņaz atera ziran. Pertsona elduak, baiņa etziran ain zaarrak oraindik. Eta neri poza eman zidan ura ikusteak.

Urte asko dira pralle batek esan zidala:

Egunero etxetik ateratzekoan, danok egin bearko genduke “Gurutze Santuaren...”. Gauza ederra da benetan. Artzazu oitura ori, lanera, eguna pasatzera edo biajeren bat egitera zoazenean. Ondo itzuliko zera beti. Ori egingo bagenu danok, ez litzateke ainbeste ezbear eta dezgrazi izango. Pentsatzen det alperrik ari naizela gauz auek idazten. Txorakeriak dirala esango du zenbaitek. Baiņa nik lenengo dotriņa zaarrean ikasia etzait aaztutzen, eta segitzen diot aitaren egiten etxetik ateratzekoan. Eta baita lotara joatekoan ere. Ez daukat, gaiņera, damurik eta batere lotsik esateko.

Etxetik noranai joan naizen guztietan ondo eta pozik itzuli naiz beti. Eta orrela jarraituko det onezkero, Jainkoak nai duan arte.














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org