LANAREN bukaera bezela zerbait idazteko esan didate. Idazten aritzea gustoko lana izan det nere bizitza guztian, eta pozik egingo det. Ez nago aspertua oraindik.
Lenago ere badet papera pranko zikindua, nola edo ala, ez denak txukun-txukun, noski, baiņa gustora, eta ez daukat batere penik.
Aspaldi-xamar asi nintzan lan onekin, baiņa aurreratua neukala, lengo neguan gaixoaldi bat izan nuan, luze-xamarra, eta idazteari utzita egon naiz denbora dezentean. Etsita ere bai, bukatu gabe geldituko ote zan.
Paseak-pasa, orain bastante ondo nabil, eta Jainkoari eta laguntzalleai esker, ea bukatzeko modua egiten degun.
Badaukat zeiņi eskerrak emana: lenengo, zeruko guztion Aitari; Dn. Antonio Zavala-ri; nere seme Joxe eta bere alaba
|
Mirariri, eta abar eta abarri. Asko lagundu didate, bai lenengo liburuan, eta bai oraingoan ere. Eskerrak biotz-biotzez danari.
Beste auek ere ez dauzkat aaztuta uzteko-ta, eskerrik beroenak aiei ere: Dn. Josemaria Setien gure Gotzai jaunari, eta Loiola-ko Dn. Fernando parroko jaunari. Onek berak lagundu zidan gotzaiaren etxera joaten nere lenengo liburua eramanez. Bai eskertu ere benetan arek, karta mamitsu eta goxo baten bidez.
Garai artan Dn. Imanol Murua zegoan Diputazioko lendakari edo presidente, eta Diputaziora joan giņan egin bear batera, eta bai ondo artu eta dotore erantzun karta batekin, nere liburua eskertuz. Ez dauzkat aaztuta oiek denak, oso gogoan baizik.
Eta bukatzeko, milla zorion eta pakea izan dezazutela danok. Ala izan dedilla, Amen.
|