Liburu ontan, onak edo txarrak -txarra geiago noski- era askotako bertsoak dituzu: tristeak, alaiak, eskeak, iritziak, gertakizunak, oroitzapenak eta abar; bizitza beraren antzekoak.
Gure bizitza berak ere oso une ezberdiņak ditu, eta bertsoak, gu geu aurkitzen |
geran egoeraren adierazgarri garbiak izaten dira geienetan.
Nolanai ere, oro ar jota, edo batez-beste artuta, liburua atsegin izango zaizulakoan gaude. Eta ori ez badegu lorlu, ez da izango aalegiņak egin ez ditugulako, obeto egiteko kapaz izan ez geralako baizik.
|