 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
Nik ez dakit nola arraio, baiņa oso gizon eta emakume jakintsuekin topo egiteko zoria edo suertea izan det nere bizitzan. Topo egin ezezik, arreman interesgarriak izan ere bai zenbaitekin. Oietako bat Yon Oņatibia oiartzuarra izan zan, G.B.
Bein, Antigua-n, euskatzaletasuna oso barrura sartu zitzaidan ezkeroztik, naiz ta lanean ibili, aurrera egin nuan eta Yonekin topo egiteko zoria izan.
Yon, beste ainbat ekintzetan eta, batipat, Euskera munduan nor izan zan nik bezin ondo dakizute. Euskera erakustea asko etzala, erakusleak erakusteko prestatzea zan bere eginkizun nagusia.
|
Ortarako bere-bereak ziran metodo eta liburuak erabiltzen zituan. Zenbat ote da bere metodoarekin euskera ikasia: Jolas-Bidez, Euskera Artez eta abar: eta, gero, erakusten ere aritua?
Oietako bat nauzute, baiņa.. tamala benetan! Euskerak eta guk bear-bearrezkoa genduan garaian eraman zuan Jaunak mundu ontatik ezbear baten ondorioz. Sasoiko zegoan artean, eta arra baiņo geiago gelditzen etzan oietakoa zanez, zer ez ote zukeen egingo ark, ura gertatu ezean!
Nik, batetik nere eskerrona azaldu nairik eta bestetik bere oroimenez, bertsoak jarri nizkion:
|
1
O, Oiartzun´go seme argia
apala ta atsegiņa,
lenago ere zure gorantzan
bada zerbait itzegiņa.
Ez giņan ainbat oroituko, ez
eskasa izan baziņa,
gure artetik joan ziņan baiņa,
auxe da aaztu eziņa.
|
2
Egia esan, leendik ez nuan
nik asmorik ontarako,
esatekoak esan dira ta
nere itzak zertarako?
Baiņa barruko arrak esan dit:
ez dagola ortarako.
Argatik ekin diot, damurik,
ez nuke nai gerorako.
|
3
Aizu, Yon, entzun al bazeneza
zure ikasleen itza,
zuri eskerrak Euskera izkuntza
zenbatek dezaken mintza!
Utzi ginduzun ezkeroz lutoz
Erria eta Jakintza,
artzai gabeko artalde gisan
geroztik emen gabiltza.
|
4
Zeiņekin dena erakustea
izan zan zure afana,
beste guztiak zure parean
jartzen egiņaz aal zana.
Orretarako aukera ederrik
nunai bazendun emana,
baiņa errua ez da zurea
gu ikasle txarrak izana.
|
5
Jakitea ta erakustea
jakiņik berdin ez dala,
ikasle denak artzen zenitun
aingeru batek bezela,
goxo ta xamur, jolas-giroan
une astunik etzala,
zure eskutatik pasatakoei
galdezka asi bestela.
|
6
Jakintsu asko aurki daitezke
jarri ezkero artara,
baiņa ez dira denak prestatzen
erakuste-lan ortara.
Nik bazekiat ta dabillela
bakoitza aal dun erara,
eta zeozer jakin nai duna
bijoa Salamanca´ra.
|
7
Yon zanarekin etzan, ordea,
orrelakorik gertatzen,
zuan guztia ematen zuan,
etzuan ezer gordetzen.
Kostako zaigu arek egiņak
bear bezela eskertzen,
eta JAKINTZA arloan utzi
zuan tokia betetzen.
|
8
Neretzat oso errez da Yon´ek
zer nai zukeen asmatzea,
eta askoren kontzientziak
baliteke esnatzea:
EUSKERA eta EUSKALERRIA
ark bezela maitatzea,
eta erakutsi zigun bidetik
eten gabe jarraitzea.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |