Fermin Gorostizuri


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Fermin Gorostizuri

Joxe Ayerbe

Fermin Gorostizu’ri



Nor zan Fermin Gorostizu galdetuko dezu. Fermin etzan gizon entzutetsua; etzan, noiznai, komunikabideetan azaltzen zan kirolari, politiko, jakintsu edo artista sonatu oietakoa. Gizon arrunt bezin apal eta geienentzat ezezaguna baizik.

Baiņa ezagutzen gendunok badakigu, ondo asko, bere eguneroko lana eta gaņontzeko eginkizunak zeiņen ondo eta zintzo bete oi zituan. Eta ortxe egon, ain zuzen, konturatzen ez bagera ere, gizonaren aunditasuna.

Zurgin edo arotoza zan ogibidez.
Bestalde, langille asper-eziņa, eta eskolatua ez izan arren, burutsua eta artetsua benetan. Zurgintzak etzuan izkutu edo sekretorik arentzat, eta egurra laztanduz lantzen zuala esango nuke.

Neuri ere, gaztetxoa nintzala, berak erakutsi zidan zuaitzak ezagutzen eta maitatzen. Gero, beste maixu ezin-obeak izan banituan ere, Fermin’ek bideratu nindun, iņoiz damutu etzaidan zurgin langintzan asi nendin.

Orregatik, tartetxo bat zuretzat ere, Fermin, eta eskerrik asko erakutsi zenidanagatik.


1
Etziņan gizon entzutetsua,
etziņan ain ezaguna,
era zaarreko zurgin bat baizik
artan oso jakituna.
Egitekoak leialki eta
zintzo bete zenituna,
eta ori izan, gizon apalak,
aundi egiten dituna.
2
Zu ordurako eldua ziņan
ni, berriz, nintzan mutiko,
zuk ia dena bazenekien
da nik dena ikasteko.
Seme moduan artu ninduzun
lanean asi orduko,
zuk emandako konseju onak
etzaizkit iņoiz aaztuko.












     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org