Felix Erdozia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Felix Erdozia

Joxe Ayerbe

Felix Erdozia



Donosti’ko alde zaarrean bada elkarte bat Ur-kirolak izenekoa, eta, neu ez izan arren, bertako bazkide dan lagun-min bat dala medio, asi nintzan elkartera afaltzera joaten.

Ori dala-ta, lagun berriak egin nituan, eta aien artean Felix Erdozia. Ur-Kirolak’eko arraunlari aundia izana, gero taldeko erakusle eta arduradun ere bai; eta elkarteko leendakari urte askotan.

Erdozia jaunak 80 urte bete zituanean, omenaldi txiki bat egin nai izan zioten bere lagunek eta bertso batzuk eskatu zizkidaten, 1995’an. Auek:


1
Aizu, Felix, nik borondatea
badakizu badetela,
baiña ez dago esan bearrik
kantari txarra naizela.
Eta sinistu bear didazu
pena auxe daukatela:
zuri bertsoak ez kantatzea
merezi dezun bezela.
2
Urtarrillaren zazpian zaude
larogei urte beterik,
Iru Erregeak etorri ziran
pixka bat atzeraturik.
Baltasar, Gaspar edo Meltxor´ek,
ez du ajola aundirik,
baiña ezin zuten ekarri beste
erregali bat oberik!


3
Oso gazterik asia ziñan
kirolean eta dantzan,
eta errimiñak jota ibili
baita ere gudaritzan.
Gero arraunean Ur-Kirolak´en
oberikan asko etzan;
entrenatzalle izan ondoren
azkenik leendakaritzan.
4
Guda garaian preso Dueso’n
beste zenbait gudarikin,
zerbait kontatu diguzu baiña
denak ez ditugu jakin,
dakiguna da: “enamoratu”
egin zirala zurekin,
Felix, zer moduz konpontzen ziñan
ango mojatxo aiekin...?


5
Entrenatzalle bezela, berriz,
badezu zenbait ixtori,
oso zuzena eta gogorra
ala esan didate neri.
Lan asko eta askatasunik
batere ez mutilleri,
bestela or daude eta galdetu
Joxeba ta Iñaki’ri.
6
Egia esan, nik ez det uste
zeranik gizon zakarra,
zuzena eta formalegia
zure pekatu bakarra.
Beste askori begiratuta
egin daiteke negarra,
betiko iñor galdu ez dedin
badago zure bearra!




7
Txit pozik bizi ziñan emazte
ta lau semeren onduan,
erabateko zorionikan
ez da, ordea, munduan.
MAITE, zuk, ainbat maite zenduna
daukazulako goguan,
baiña sinistu, zuri begira,
egongo dala zeruan.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org