|
Joxe Ayerbe
|
Batzuek geiegi eta besteak ezer ez
|
Orain ia ogeitamar urte jarriak dira. l968'an ain zuzen. Gizona aspaldi iritxi zan illargira, eta urrutirago ere denbora asko baiņo leen joango dira. Sinistu ezin ditezken moduko aurrerapenen jabe egin gera eta auskalo zer ikusteko gauden oraindik ...
Eta zer? Gu bizi geran mundu ontan ezer aldatu al da? Egin daitekenik egiten al da, ainbat jende goseak eta sortu bear ez luketen alperrikako gudetan iņor il ez dadin? Orduko antzera edo okerrago ez al gabiltza?
|
Munduan bai omen da gizaki guztiontzat aiņa janari eta aberastasun, ondo banatu ezkero; baiņa ori egiteko nor da kapaz?
Ainbat lezaketen lurralde aberats eta indartsuenetik asi, bertako eta mundu guziko agintariekin jarraitu eta gu geurekin bukatuz, ez al gera ase-eziņak? Eta ez al degu guretzat zenbat eta geiago izan, orduan eta geiago nai izaten?
Ni neuk beintzat nere apalean, egiten dedan baiņo geiago egin dezakedala aitortzeko ez daukat
lotsik.
|
Doiņua: Ai gure antziņako ...
|
Ai gure antziņako
|
|
|
1
Mundu zaar au daukagu
ikusten degunez
naikoa aldrebes,
zuzentzeko, oraingoz,
itxaropenik ez.
Irudituagatik
ederra itxurez,
sakondu eta jarri
gindezke negarrez:
batzuek geiegi ta
besteak ezer ez.
|
2
Amerikak batetik,
bestetik Rusiak
dira nagusiak,
beren mende arturik
lurralde guziak.
Naikoa izan arren
ez daude asiak,
illargira joan nairik
or dabiltza biak,
bitartean, lurrean,
jendea gosiak.
|
3
Goi-alde ortan dabiltz
proban gogotikan,
derrotxaturikan
jakin nai nuke zenbat
diru alperrikan.
Emen ez balegoke
dagon premirikan,
ez liguke emango
olako miņikan,
bertan ez al daukate
zeiņi emanikan?
|
4
Illargin eta Marten
norbait bizi danik,
ori dakianik,
oraindik ez det uste
iņor dagoenik.
Inguratuak dira
zerbait jakin nairik,
tresna baliotsuak
aruntz bialdurik,
bai ote dabilkite
intentzio onik?
|
5
Egin dezagun kontu
bizia badela
lurrean bezela,
eta beren atzetik
auek dabiltzela.
Ezin pentsa an onik
egingo dutela,
beste aldera emen
oituak daudela,
kanpokoak naiago
dituzte bestela.
|
6
Jainkoanak izanik
bata ta bestea
on da jakitea:
ez duala iņor nai
aaztuta uztea.
Duenak ez dunari
zerbait ematea,
maitasunaren bidez
alkartzen astea,
anai jatorren gisan
bizi izatea.
|
7
Asko lezakeana
emale txarrena,
beretzat nai dena;
nola izan lezake
olako barrena?
Iņori ezin opa
geiegi dutena,
pentsatzen jarrita ere
ez al da au pena?
Goseak dagonari
emaiok jatena!
|
8
Aurrerapenak dira
bai bearrezkuak
eta bidezkuak,
baiņa berekin ditu
naiko arrixkuak.
Onerako bezela
dira txarrekuak,
auetatikan asko
alkar galtzekuak,
sortuko ez balira
obe alakuak.
|
9
Gure aitonek sarri
esaten zutena,
il ziran... ze pena!
Baiņa bada esan bat
aaztuko ez zaitena.
Eskolarik ez baiņa
aiek zekitena,
denborak eman digu
arrazoi onena:
Erne, aurrerapenak
galduko du dena".
|
10
Asko goseak iltzen.
besteak gaixorik
nolabait bizirik,
ez bait dute ezagutu
janari goxorik.
Goseak badakigu
ez dula txantxarik,
bizitzeko bai ote
daukate pozarik...
Alakoari ezin
eskatu pakerik.
|
11
Mixeri latza dago
nazio frankotan
nai baiņo geiotan,
besterik gabe aski
jarritzeko sutan.
Ogia eskeintzea
obe alakotan,
baiņa ez dute ori
egiten askotan,
baizik armamentuak
ipiņi eskutan.
|
12
Ezin bizia baiņo
lagun txarragorik
ote da besterik?
Asarretzeko bera
naikoa bakarrik.
Ala dagoenari
ez eman armarik,
ez bazaio egin nai
iņori kalterik,
bestela ez da faltako
sekula gerrarik.
|
|