|
Joxe Ayerbe
Sortzez baserritarra naizenez, eta, naiz nere jaiotetxea arrapatu ez, ulertu eziñik egoten nintzan, goizetik gauera, esate baterako, zergatik eta zertarako bota zituzten ainbat baserri. Zertarako laister jakin genduan: “Urbanizatu” eta etxe berriak egiteko. Zergatik? Beste galdera au zan nere erantzuna: Zergatik ez dute beste toki bat aukeratu ortarako?
Asko naigabetu nindun gertakizun arek. Izan ere, guretik arrikada bat bide baiño askoz geiago ez dago ori gertatu zan tokira. Auzo ta inguru guztiak artu zuan min; eta guretzat mingarria izan bazan, zer etzan izango baserri aietan bertan bizi ziranentzat? Izugarria dudarik gabe: oso une txarrak paseak baziran eta geroztik onik izan gabeak ere bai.
|
Orduan ere nola egon ni, bertsoak jarri gabe? Jarri nituan, 1969’an ain zuzen, eta Basarri’ri bidali, beti bezela. Basarri’k, berriz, eguerdiko saioetako batean kantatu egin zituan, nonbait, irratiz. Nik ez nituan entzun.
Garaiak ere alakoak eta, dirudianez, entzun zituan norbaiti etzioten batere grazirik egin eta zuzenean irratira deitu: “ea zeiñenak ziran eta zer esaten ari zan bai al zekien eta abar”
Ez nuan jakin nor zan eta nundik deitu zioten. Basarri’k zer erantzun zion ere ez; baiña asmatzen etzuan denbora asko pasako.
Artan bukatu zan auzia ez genduan geiago iñolako eragozpenik izan. Bertsoak, ordea, 1976’rarte
etziran argitaratu.
|
Doiñua: "Iparragirre abilla dela...”
|
Iparragirre abilla dela
|
|
|
1
Pizti gaiztoak txitak kolkari
kentzen dizkion antzera,
euskal erriei baserri zaarrak
ez al dijoaz kentzera?
Bat bezela emeretzi
berdin botata utzi,
a zer nolako galera!
Era onetan baserri gabe
aurki geldituko gera
|
2
“Tunitz-Berri” bat, “Zaarra” bestea,
berdin bi “Baratzategi”,
bi “Baso-Txiki”, “Sagasti-Eder”,
“Lizardi” ta “Sagastegi”.
“Txibili-Aundi”, “Txiki”,
“Igola” ta “Otxoki”,
“Arruas” ta “Etxeberri”,
“Arjel-Aundia”, “Arjel-Txikia”,
“Fabrika” ta “Txiustegi”.
|
3
Orra emeretzi baserri zaarrei
betiko itxi ateak,
nolatan neurtu orrek berekin
ekarri ditun kalteak?
Zaarrei bizia moztu,
gazteak ezin poztu,
alperrik zuen eskeak;
indarran aurka ez du balio
arrazoiakin joateak.
|
4
Gautik goizera kendu dizute
zuen etxeko itzala
pentsatzen degu gauza oberik
zuentzat ezer etzala.
Kalera joan bear,
egiñagatik negar,
orain zoazte kartzela,
zeruetatik infernutara
sartzea balitz bezela.
|
5
Kale-etxean biziagatik
gera baserrin aziak,
beste edozein tokitan bezin
zintzo ta zuzen eziak.
Izan ezkero era,
sarri egoten gera
aruntz begira jarriak,
aurretik kentzen badizkigute
nola etsi gure begiak?
|
6
Baratz ederrak ziran tokian
etxe aundiak zutitzen,
eskatu baiño geiago eman
oi zuten lurrak zapaltzen.
Ikusirikan dena,
alako ondamena,
ez da erreza ixiltzen,
kondenatzeko mintza nai ta ere
ez det itzikan aurkitzen.
|
7
Zelai, soro ta baratz, sagasti
fruta aukera guztia,
ederrenak zein ziran esaten
ez da erreza asita.
Apaintzen zituztenak,
lagunikan onenak,
beren eskutik utzita,
aurki ikusi bear ditugu
sasi zakarrez josita.
|
8
Baserri oiek aurkitzen ziran
alako toki goxoan,
Donostia’tik oso gertu ta
guztiz toki erosoan.
Intxaurrondo, Errera
Egia’tik Altza’ra
artean dagon kaskoan,
beste bazter bat obeagorik
ez dakit ote dagoan.
|
8
Urruti eta etorkizunik
ez daukatenak ustutzen,
eroso eta gertu daudenak
derrigorrean botatzen.
Utsik dauden tokira
zergatikan ez dira,
etxegilleak bidaltzen?
Ondo daudenei utzi pakean
dauden tokian bizitzen.
|
10
Zenbatsu urte ote zituzten
baserri oiek munduan,
gure aitonen aitonek ere
ez izateko goguan?
Ain zaarrak izanikan,
beste estalperikan,
etzan izango orduan,
zergatikan ez errespetatu
merezi duten moduan?
|
11
Baserri zabal, eder, zuriak,
Euskalerri’ko pitxiak,
badirudite dirala noizpait
zeruetatik jetxiak.
Lurrik ederrenean
or zeundeten gaiñean
apaindutzeko utziak,
uxa ditzagun galdu naiean
dabiltzan pizti guztiak.
|
|