Gazte baten aitormenak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Gazte baten aitormenak

Joxe Ayerbe

Gazte baten aitormenak



Bada beste arazo bat, oraindik ere geiago kezkatzen nauena: lanik eza. Ez da txantxetako arazoa, batipat gazteentzat; eta, oraingoz, irtenbidea aurkitzen zailla benetan. Aspaldi samarreko kontua da, baiņa gazte batekin itzegiteko aukera izan nuan eta ara, gutxi gora-beera, esan zizkidanak. Askotan arritu egiten gaitu zenbaiten jokabideak, baiņa ... entzun, entzun:


1
Gazte batekin itz-aspertu bat
egin berria nauzute,
agian, naiko arrigarria
irudituko zaizute.
Nik ez nuan beartu,
bera bait zan ausartu,
nork entzuna bear dute,
esan zidanen berri guztiok
laister jakingo dezute.
2
Askotan esan oi degu gazte
denboran nola sufritu?
Baiņa guk uste baiņo geiagok,
naiz ala ez iruditu,
badituzte bai penak
eta dituzten denak,
barruan ezin kabitu,
geientsuenak kontatu arte
mutilla etzan lasaitu.


3
Jakin ezazu nagoela ni
ogei urtetik pasia,
eta ikasi nezakeena
aspalditxo ikasia.
Baiņa nun dago lana?
Bearrezkoa dana,
nun dago irabazia?
Orrela pasa bear al degu
gure bizitza guzia?
4
Badakit batek baiņo geiagok
alpertzat artzen gaitula,
eta, onenean, zuk ere gauza
bera usteko dezula.
Lana egin nai degu,
kupirarik ez degu;
dunak eman dezaigula,
proatu gabe zer geran iņork
ez du jakingo sekula.


5
Noiz arte ez dakit, baiņa gaurdaiņo
bizi naiz gurasoekin,
ai zer nolako etorkizuna
daukaten aiek nerekin!
Mantendu eta jantzi,
naikoa pazientzi,
gaurko bizimoduakin;
nik bitartean irabaztea
oraindik zer dan ez jakin.
6
Dirua ez det sekula ere
itxu-itxuan gastatu,
norberarena ez danarekin
ezin daiteke jostatu.
Zintzo ibili arren,
poltsatik beti erren,
eta ori naiz ez gustatu,
aal dun guztia ematen dunai
nola geiago eskatu?


7
Nere guraso maitagarriak
ia eskolarik gabe,
askoz leenago egiņak ziran
beren buruaren jabe.
Amalau urterekin,
lanari zien ekin,
naiz nik jakin aien doble,
aiek orduan egin zutena
egin banu askoz obe.
8
Era onetan ni neu bakarrik
nagonik ezazu uste,
baiņa geienak ez dirudite
daudenik ni bezin triste.
Ez bait gera berdiņak,
aiek buruko-miņak,
bai igande ta bai aste,
kentzeko beste erremedio
batzuk billatzen dituzte.


9
Maite bat badet eta or nabil
berarekin txoraturik.
ezetzik ez dit esaten baiņa,
gau ta egun kezkaturik.
Ez baldin bada aspertzen,
da beste bat billatzen,
egoera ikusirik;
bene-benetan maite nauela
ortan ez dago dudarik.
10
Bizi-poz eta itxaropena
dijoazkigu gain-beera,
noiz arte iraun bear du onek?
Ori da gure galdera.
Konpon bedi leenbaitleen,
berandutu baiņo leen,
oraindik zerbait bagera,
bestela erdiak edo geienak
betiko galduko gera.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org