Egoerak kezkaturik


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Egoerak kezkaturik

Joxe Ayerbe

Egoerak kezkaturik



1
Gure arteko artu-emanak
konturatutzen bagera,
azken bolada ontan ez dute
batere egin onera.
Inkurrioa indarra artzen
egunetik-egunera;
eta iritxi nai ez badegu
erabat aserretzera,
nik ez dakit zer, baiña zeozer
egin bearrean gera.
2
Anai arteko inkurrioa
emen daukagun txarrena,
eta ori da, une onetan,
geien kezkatzen nauena.
Bizi izateko poza galdu ta,
tristerik daukat barrena,
nere iritziz auxe litzake
egin daitekeen onena:
eskua eman eta pakeak
egin aal dan azkarrena.


3
Pentsa dezagun gizatxartuta
ez goazela iñora,
gure barruko zitalkeriak
bota ditzagun kanpora.
Borondaterik onenarekin
bildu alkarren ondora,
itzegin eta entzunez sartu,
bein, pakearen ildora,
leenbaitleen egin eta ez galdu
alperrik ainbat denbora.
4
Emen ez dira gauzak egiten
guk nai gendukeen bezela,
pentsatzen degu batzuk dexente
obegotu litezkela.
Eta ez dago dudarik ortan
saia bear luketela;
utsegiteak nork salatua
ez da faltako bestela,
eta ezin da esan askotan
arrazoirik ez dutela.


5
Milla zatitan banatu giñan
ezertan asi orduko,
eta okerrena: ez gera berriz
santa sekulan batuko.
Iraiñak-irain, utsa ukabillik
ez bagenu dantzatuko;
baiña asi gera alkarri nola
aurpegia puskatuko:
gu mutur-joka ikusi eta
ez dira gutxi poztuko!
6
Gure artean zergatik sortzen
degu ainbat tira-bira?
Madrid aldean, guri begira,
parrezka egongo dira.
Esango dute: “Dijoazela
zakurraren ipurdira;
guretzat obe litzake iñoiz
konponduko ez balira,
ea orrela pake-pakean
uzten diguten sikira!”


7
Eta gaiñera esango dute
arrokeriaz beterik:
“Gu gera agintzen degunak eta
ez dago beste legerik.
Zuek zintzoak izan zaitezte
ez egin gaiztekeririk”.
Baiña agintzen ez bada jartzen
agintari fiñagorik,
penagarria dan arren, iñoiz
ez da aldatuko girorik.
8
Diruagatik edozer gauza
egiten duten gizonak,
itxura danez beraientzako
dira kargurik onenak.
Oietakoak askotxo, berriz,
orain agintzen daudenak;
eta ain dira gauza gogorrak
oiek egin dituztenak,
lotsik balute begi bixtatik
joan bear lukete denak.


9
Aspaldi ari dira esaten:
“Indarkeria uzteko”,
ta eurak ainbat ustelkeria,
gezur da ezegiteko.
Alproja jende orrentzat ere
badet zerbait esateko:
konforme baiña, gauzak zuzentzen
euren etxetik asteko,
eta, mesedez, suari indar
geiago ez emateko.
10
Pake-zalea naiz betidanik
garbi utzi nai det ori,
orain artean inkurriorik
ez diot izan iñori.
Ango ta emengo epaitutzeko
garaian berdin zait neri:
neretzat beltza dana beltza da
eta zuria da zuri;
nik uste aalegin bat egitea
tokatzen zaigula guri.


Konturatuko ziñanez, azkeneko bi bertso-saillak ez dira aspaldikoak, berri xamarrak baizik. Gaurkotasuna nabari daiteke beraietan.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org