 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
UDABERKIARI buruz, noizpait, zerbait idatzi, abestu edo esan ez duanik bai ote? Zuk ez dezula orrelako ezer egin... Maitemindu edo ezkondu ere ez? Polita dala esan...? Ez? Ez det sinisten.
Nik, egin, ezer askorik ez, baiņa esan bai:
1
Negu beltzaren ondoren orra
Udaberria etorri,
esaten dute: zu zaitugula
maitasunaren iturri.
Baiņa jakin nai nuke zergatik
gabiltzan orren biurri?
Gorroto eta setaz gaiņezka
eta maitasunez urri.
|
2
Udaberria, zure zai nengon
itxaropenez beterik,
baiņa ingurura begiratuta
sarri jartzen naiz tristerik.
Zer dala eta ez dago emen
zoriontsu izaterik?
Ez al diogu zabaldu bear
maitasunari aterik?
|
3
Ala ta guztiz etsipenean
ezin gaitezke erori,
ondo pentsatzen jarri ezkero
azkenekoa da ori.
Denok alaitu nairik txoriak
asiak dira kantari,
bizi-poz pixkat ematearren
bearrean dagonari.
|
4
Kanta, txoria, ez esna iņoiz
ixilik egotekotan,
egunsentian ekin zaiozu
naiz eta gu egon lotan.
Auxe eskatu nai nizuke nik
zeozer eskatzekotan:
ni esnatzean, zu aritzea
kantari zuaitz orretan.
|
5
Esnatu eta lenengo zure
kanta entzuten badet nik,
iruditzen zait ez dala iņor
zorioneko ez danik.
Nainuke baiņa, nik ez det kantuz
erantzuteko almenik,
ala ta guztiz ez det izaten
asi bitarteko onik.
|
6
Aiton-amonek pasa ondoren
negua gaxo ta miņez,
suspertu eta jarri zaizkigu
etxean egon eziņez.
Babes-tokian eguzkia artuz
egonaldiak egiņez,
"negua, beintzat, bota degu ta
seguru gera" esariez.
|
7
Gazetxoengan maitasun sua
Udaberrian pizten da,
su orrek zenbat irauten duan
geroago jakiten da.
Ala ta guztiz guretzat oso
atsegiņa izaten da,
neska-mutillak begiztatzea
alkarri esku emanda.
|
8
Landare eta zuaitzak ere
ikus daitezke aldatzen,
larrugorrian egonak orain
jantzi apaiņez estaltzen.
Negu gogorrak zapuztutako
soro-zelaiak berritzen,
eta lurpean gordeta zeuden
azi txikiak ernetzen.
|
9
Dana dala nork ez du izaten
itxaropen garai ontan?
Gau eta egun murgiltzen gera
guztiok amets gozotan.
Bakoitza bere gogo ta naiak
egiztatzeko asmotan,
eta zergatik ez, ni bezela,
kantari edo bertsotan?
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |