|
Joxe Ayerbe
Emaztea eta lagunekin mendiko ibilaidi batean.
Nere zaletasun bakarra ez da bertsolaritza, baditut geiago ere; eta aien artean: mendia edo mendian ibiltzea. Une ontan asko gauza ez banaiz ere, iņolako arrokeririk gabe, baiņa dexente ibilia naiz mendian.
Orduko kontuak dira orain datozenak:
Mendiratzen Naizenean
Doiņua: Uso txuria.. .
|
Uso txuria
|
|
|
1
Era dedan bakoitzean,
mendira noa goizean;
egunsentia izaten da, nik
aruntz bidea artzean.
Gero etxera abiatzeko,
bein eguzkia sartzean.
|
2
Atsegin zaizkit mendiak,
berdin bere gauz guziak:
erreka, zuaitz, belardi, garo,
arkaitz sendo ta zuriak;
batez ere, an, aurkitzen diran
iturri eder garbiak.
|
3
Mendiko ibillaldia,
oso mesedegarria,
aietan zear arnasten bait da,
oraindik, aize garbia:
eta guretzat uraxe izan
osasunaren erdia.
|
4
Uri ta erri azitzen,
bazterrak jendez betetzen.
Lasaitasuna maite degunok
mendira gera igotzen,
bakardadea ere ez bait da
askotan gaizki etortzen.
|
5
Gaur egun bakartasuna,
guri komeni zaiguna;
baiņa bizitza larri onetan
nekez aurkitzen deguna,
mendi-aldera balijoake
alako zerbait nai duna.
|
6
Mendiratzen naizenean,
poza nere barrenean;
txori alaien abestitxoak
entzuten ditudanean,
neroni ere bertso-jario
asten bait naiz zuzenean.
|
7
Ezagun ez-ezagunak,
mendian gera lagunak,
agur egiņaz, pozez eskeiņiz
alkarri an ditugunak;
toki guztitan nai nituzke nik
alako laguntasunak.
|
8
Gure mendi gallurretan,
jator gabiltz geienetan,
alaitasuna adieraziz
oiu ta abestietan;
euskera ere mendizaleak,
nunai, bere ezpaiņetan.
|
9
Ez da bide galazirik,
ez dago argi gorririk.
Nai dan aldera jo dezakegu
laisterka edo geldirik;
bertan egoten bagera ere
batere ez dio ardurik.
|
10
Aundi, txiki, zaar da gazte,
denok mendira zoazte.
Arrixku gabe, bakoitzak aal dun
maillan ibili zaitezte,
zuen buruak gozatuko du
kale-zuloan ainbeste.
|
|