Julian, etzoazela oraindik!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Julian, etzoazela oraindik!

Joxe Ayerbe

Julian, etzoazela oraindik!





Pelota eta pelotariak aipatu ezkero, berriz, nere pelotaririk gustokoena eta begikoena dan Julian Retegi'ri buruz zerbait esan gabe nola gelditu!

Izan ere, 1997'ko Azaroaren 8'an lau t'erdi barruan Arretxe'ri irabazi zion partidua arrigarria izan zan, aaztu ezin oietakoa.

Bere 43 urterekin, daukan maixutasuna ikustekoa da: eta maixutasuna gauz bat da eta, sasoia? Nola eduki dezake olako sasoia, edade ortan? Ze kasta arraio degu erasundar au?

Amaikagarren txapela buruan jarri ziotenean, 1993'an, goian azaltzen dan izen-burua jarri nion nere idazlan bati "Julian, etzoazela oraindik!". Une ontan ere erregu bera egiten diot: "Jarrai, Julian, pelotazaleon gozamenerako!"

Au nion nere artikuloan, orain lau urte:
Txapeldun izatera bein irixteko ere, pelotari ona bear du. Sei aldiz, Azkarate eta Retegi I bezela, berriz, zer esanik ez. Baiņa amaika txapela, oraingoz, eskuratzeko ...

Eziņezkoa danik ere, ezin daiteke esan. Retegi II lekuko. Ala ta guztiz, ordea, berriro esanda, amaika aldiz garaille irtetea, ez da ez, txantxetako marka. Baliteke baiņa, nik ez det espero beste iņor ezagutzerik.

Konparaketak egiten ain zaleak geralarik, -ortarako leegoak eta oraingoak ezagutu eta alkar neurtu egin bearko lukete, eta ori eziņezkoa da- izango da esango duanik: "Olakok eta alakok arrapatu izan balute" eta abar. Nik, nere iritzi apalean, auxe diot: gerokoak-gero, gaur edo biar, pelotari onenen izenak aipatzerakoan, Julian Retegi, tartean ezezik, punta-puntan izango dala.


Bertsoak ere jarri nizkion orduan:


Retegi II, bakarka 11 txapela eta guztira 22 -azkenekoa, 43 urterekin, 1997'ko Abendua'ren 14'an Titin'en aurka lau t 'erdi barruan - irabazitako pelotari paregabea.



1
Gorputzez ez da oso aundia
baiņa pelotan trebea,
punta-puntako kirolaria,
doai askoren jabea:
gerri biguna eta zankotan
nagitasunik gabea:
eskubia du ona benetan,
ezkerra peregabea,
eta urteak gogoan artuz
sasoia ezin obea.
2
Buru-azkarra ta saiatua
emanez beti beria,
jokatzen ari dan garaiean
berriketarik gabia.
Anima salbo eta barkatzen
badit nere ausardia,
pizti auekin konparatzen det
Retegi pelotaria:
ibiltzeko eran kattagorria,
jakinduriz, azeria.


3
Amaika urtetan amar txapela
irabazia aurrena,
gero, bi urtez, utsegin arren
aurten amaikagarrena.
“Galartza baietz berriz txapeldun”
askok esaten zutena,
eta partaide guztietatik
bera izanik zaarrena,
oraingo onek egingo zion
ilusiorik geiena.
4
Urteei iges egiterikan
emen ez dago iņondik,
eta betiko ez dala iņor
ere badakigu leendik.
Baiņa Pelotak bear zaitu ta
etzoazela oraindik!
Maixuak ere asko ikasi
bait lezake zuregandik;
besterik gabe: eskerrak eta
milla zorion emendik.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org