Pelotariak aipatu ditut, bakar batzuk bederen, eta ondoren, gai onekin bukatzeko, il zan auzoko pelotazale bat aipatzera nator: Joxe Antonio San Martin “Topete” ain zuzen.
Nere aldean gaztea zan, baiña, ni ere pelotazalea naizela bazekienez, sarritan erabiltzen genituan Pelota munduko gaiak gure izketaldietan. Eskatzen aritu bearrik gabe ematen zizkidan Pelota’ri buruzko
|
berriak eta aldizkariak. Baita zituan egitasmoak jakin arazi ere. Eta ez zituan gutxi.
Norbait zerbaiten eske joaten bazitzaion, etzuan eskutsik utziko. Estualdiren bat zanean ere, laguntzeko beti prest: ain zan borondate onekoa... Orregatik, ainbeste zor baniola uste det eta tartetxo bat eskeiñi nai izan diot liburuan.
|