Txakur beltxa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Txakur beltxa

Joxe Ayerbe

Txakur beltxa





Nere jaiotetxean, baserrian, gertatua da, eta orrelako edo antzekoak toki askotan gertatuko zirala uste det, Batez ere, gurea orduan zan bezela, bi bizitzakoa eta gazte jendea bizi dan etxeetan.

Sarrerako ateari atalaia jartzen zion gauean etxera azkena zetonenak edo, ustez, azkenekoa zanak.
"Denak etxean izango dituk onezkero" berekiko eta "tranka" atalaia. Baiña, gau artan, batzuk etortzekoak izan artean...

Ni ordurako aldegiña nintzan etxetik, baiña, gero, gazte aiek eta nere aitak esanak, txakur “Beltxa” aaztu-eziña gogoratuz eta irudimena lanean jarriz, auek irten zitzaizkidan.


1
Egia esatea
ez da pekatua,
daukat aditua,
txiki-txikia nintzan
garaiko kontua.
Gaur ere ez da egongo
au debekatua,
ez dezala iñork pentsa
dala asmatua,
baizik nere etxean
bertan gertatua.
2
Danok gera gu, noski,
gazteak izanak,
orain ez geranak,
ta nork ez ditu egin
orrelako lanak?
Bein garai bat ezkero
gertatzen diranak,
ez dulako barkatzen
egundo edanak,
ori badaki ondo
proatu duanak.


3
Bi mutil gazte ziran
etxetik irtenak,
jakin nai duenak,
tabernara bidea
ondo zekitenak.
“Garaiz gera etxean”
esaten zutenak;
aurrez artuagatik
asmorik onenak:
deskuiduak izaten
ala dabillenak!
4
Ogei bat minutuko
bidea guzita,
zuzen ibilita,
motza luze, ordea,
zearka asita.
Jaunak dakin garaian
etxera iritxita,
ordurako komeri
asko ikusita:
nun aurkitzen dituzten
ateak itxita!


5
“Oraintxe galdu gaituk
au dek dezgrazia,
ola gertatzia:
atalaiakin zegok
atea itxia.
Ordu ontan, uste dit,
atia jotzia,
izango dala gure
buruak galtzia,
aal dan tokitik obe
diagu sartzia”.
6
Txakur Beltxa usaika
berriz barrendikan,
naiko lo egiñikan,
sudurra bixtan zula
ate-txulotikan.
Ezagutu zituan
aldez aurretikan,
ez bazeukaten ere
betiko antzikan;
itzegitea falta
bait zun bakarrikan.


7
“Berriketak utzita
segi nak atzetik,
ni noan bidetik,
denborik galdu gabe
iñongo aldetik.
Auxe etorri zaidak
burura golpetik:
austen ez badiagu
leenago kopetik,
sartuko gaituk errez
atzeko leiotik”
8
"Ez adi or gelditu
beldurrez atzean,
umeen antzean,
ez dek ezer egiten
saiatu ezean.
Ikusten dek leioa
dagola urrean;
jartzen bagera bata
bestean gaiñean,
an nonbait izango dik
goikoak parean".


9
“Orduan gaiñekoak
bear dik ariña,
bietan txikiña,
gauzak ondo ta azkar
egiten dakina.
Izatez eu aizela
dek gauza jakiña,
baiña orain jakiten
asiko bagiña,
nork botako ote likek
pixurik aundiña”?
10
Esan bezela jartzen
asi ziranean,
ia zuzenean,
bat bezela bestea
egon eziñean.
Azpian indar gutxi,
karga asko gaiñean,
gauz onik ez espero
orrela danean,
eta “danba” lurrera
biak, azkenean.


11
Txakur Beltxa berriro
ordun kezkatuta,
ezin ixildu ta,
zaunka egiten zuan
berea ori du-ta,
Jabea, berriz, jeiki
zaunkak esnatuta,
eta bikote ura
ala aurkituta:
"Etzabiltzate ola
aitak aginduta!"
12
Etzaiteztela jarri
orain gorri-gorri,
beiratuz alkarri,
nik ere bazekiat
gauza auen berri.
Eskarmenta zaitezten
ez dek txarra ori,
gero ibili gabe
ola lotsagarri;
urrengoan etxera
goizago etorri".


13
Sartu ziran orduan
bear dan tokitik,
leen irtendakotik,
umil eta serio
jabean atzetik.
Auxe esan bear det,
bukatu aurretik:
iñork gaizki pentsatu
badu aiengatik,
oso zintzo portatu
dirala geroztik.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org