Tabakoaren alde txar eta bentajak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Tabakoaren alde txar eta bentajak

Joxe Ayerbe

Tabakoaren alde txar eta bentajak



GAUR utzita banago ere, ez aundi oietakoa baiņa, orain iru bat urte arte erretzallea nintzan.

Denon mesederako, noski, eta arrazoi osoarekin, azken urte auetan, neurri zorrotzak artzen ari dira erretzalleen aurka.
Erretzen nuanean, ordea, ez nituan gauzak orain bezela ikusten, edo ez nituan ikusi nai.

Zana zala, neri, erretzalleen babesle edo defendatzalle papera egitea zegokidan; nork bestela...? Eta nola bertsoen bidez baiņo egokiago?


1
Zer dala eta erretzalleon
aurka ainbeste zarata?
Gu zokoratu arteko onik
ez dute, ori dala-ta.
Gutaz erruki zaitezte, arren,
errukarriak gera ta,
tabakoaren mende jartzea
gaitz bat besterik ez data.
2
Oso errez da ez jakiņean
tentazioan erortzen,
zailla, ordea, bein artzen diran
oitura txarrak baztertzen.
Mutil koskorrak giņala asi
arto-bizarra erretzen,
orain zer da ta: tabakorikan
gabe ez dakigu bizitzen.


3
Bizio ala gaitza ez dakit
zer dan tabakoarena,
dakiguna da bera izango
dala gure ondamena.
Jakin nai nuke nola daukagun
dagoeneko barrena!
Baiņa uzteko ez gera kapaz
eta ori da txarrena.
4
Utsa egingo ez bagenio
beste iņori kalterik,
baiņa egiten ez diegunik
ez daukagu esaterik.
Su, ke ta usai, gure ondoan
ez bait dago egoterik,
eta aitortu dezagun ori
ez dagola egiterik.


5
Erretzallea eta erretzen
ez duna apartatzeko,
asmoak dira ta erabaki
gogortxoa neretzako.
Arazoren bat sortu dezake
senar-emazteentzako,
batipat leendik erdi-kolokan
aurkitzen diranentzako.
6
Bada garaia tabakoaren
alde onak aipatzeko,
kalteen gisa bentajak ere
azaldu ta goraltzeko:
besteak-beste, zenbait unetan
nerbioak kalmatzeko,
ta bakartien tristurak edo
naigabeak arintzeko.


7
Erretzalleok ibiltzen gera
beti umore onean,
ez dana, berriz, erretxinduta
ikusten da geienean.
Gu bai gerala xarmangarriak
lagunen aldamenean,
etxean onak eta formalak
kanpoan gabiltzanean.
8
Ez det esan nai besteak baiņo
obeagoak gerala,
naiz ta ez erre, badakit oso
jende jatorra badala.
Bakarrik auxe, eta uste det
ontan arrazoi dudala:
asmatzalle ta artista aundiņak
erretzalleak dirala.


9
Tabakoaren bentajak, beraz,
ezin daitezke ukatu,
inspiratzeko ezin obea
astean ezin gelditu.
Norbait zalantzan baldin balego
Sebastian’i galdetu,
pururik erre gabe bertsorik
ezingo luke kantatu.
10
Nere doai ta sormenak, berriz,
izanik oso urriak,
erretze orrek ematen dizkit
laguntza izugarriak.
Dagoeneko eun bat zigarro
izango ditut erriak,
baiņa beraiei eskerrak orra,
idatzi bertso berriak.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org