 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
Lagun-artekoen ondoren datozen bertsook moldatzeko gaia, neronen etxetik, egunero ikusten nuan gizon baten jarrera eta ibilleraz oartuta bururatu zitzaidan.
Nik ez nuan iñoiz itzegin gizon arekin, baiña ikusi utsarekin antzeman zitzaiokean, gutxi gora-beera,
|
zer nolako komeriak zebilzkian.
Alde batetik ori, eta bestetik badakizute ondo asko, bertsoek diotena ez dala juxtu-juxtu ala izaten. Irudimena edo imajinazioaz ere askotan baliatzen gera, kasu ontan bezela. Nolanai ere, 1987‘ko “Basarri Saria” irabazitakoak dira.
|
Zer ez ditu esaten
pertsona iztunak,
batez ere motibo
gogorrak ditunak?
Izketatu nintzala
badira egunak,
bai kontu xelebreak
nik entzun nitunak,
bertso-bidez dijoaz
ark esan zitunak.
|
1
Badakit ni izatez
zabarra naizena,
eta andreak txukun
eduki nai dena.
Ori dala-ta nago
emana ordena:
“Oiñetakonk gabe
sartzeko barrena”.
Auxe da komeria
etorri zaitena!
|
2
Zapiak oiñetan da
zapatak eskuan,
patinatzen bezela
itxura gaiztuan;
zoru irrixtagarri
ta legun askuan,
nere burua jarriz
naiko arrixkuan,
erortzen banaiz a ze
kolpea kaskuan!
|
3
Beste etxe bat ez da
gure inguruan,
ainbateko dizdirik
duanik zoruan.
Beraz, ez nabil oso
toki seguruan;
auxe izango nuke
onena orduan:
aidean ibiltzea
txorien moduan!
|
4
“Kontuz, au ikutu ta,
ori ez zikindu”.
Izaten det olako
amaika agindu.
Gure bizi-lekuak
“patena” ematen du;
baiña nola nabillen
jakingo bazendu,
obe nuke ikulluan
bizi ta mantendu.
|
5
Bestalde ez da emen
izango gizonik,
bizio koxkorren bat
berekin ez dunik.
“DUCADOS” batzuk erre,
besterik ez det nik,
baiña dauzkadan trabak
ez dute azkenik,
uzten ez badet ez det
izango gauz onik!
|
6
Nik gustora erretzen
dedan tabakoa,
andreak ez du izan
iñoiz gogozkoa.
Gaiñetik propaganda
izugarrizkoa,
orrek berotzen dio
ederki kaskoa;
denak aurka dauzkagu
ez da bidezkoa.
|
7
Zigarroa erretzen
asten naizenean,
eztulari ematen
dio zuzenean.
Apropos egingo du
ori, onenean;
ez ikusteagatik
ala aldamenean,
komun-zuloan sartu
bear azkenean!
|
8
Antxe exeri eta
iru gauz batean:
erre, deskarga egin,
letu bitartean.
Zigarroaren kea
ta kirats artean,
iñork ez uste arren
atsegin betean,
txarrena, ate-joka
kanpotik astean!
|
9
Oraintsu arte banun
toki bat sikira,
baiña gauzak ederki
aldatuak dira.
Gaur egun bidaltzen nau
atzeko balkoira;
antxe zigarroari
tira eta tira,
aurrez-aurre daukadan
ormari begira.
|
10
Udan balkoia degu
paraje mospela,
eta neguan ez da
izaten epela.
Kastigatzen banaute
gaur arte bezela,
artu bearko ditut
manta ta txapela,
ondoez txarren batek
joko nau bestela!
|
11
Gaitz txarra izango da
nikotinarena,
uste gabe ondatu
lezake barrena.
Eraman-gaitza, berriz,
emaztearena:
ez dakit zein ote dan
bietan txarrena,
bat utzi bearko det
baiña zein aurrena?
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |