Nere irratitxoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Nere irratitxoa

Joxe Ayerbe

Nere irratitxoa



Bizitzaren alabearrez edo, etxean bakarrik, ordu asko pasatzen dituan oietakoa naiz, irakurle.

Ori dala-ta, entretenigarri eta lagungarri bezela, irratia piztea eta entzutea ez da arritzekoa.

Eraman errezagoak egiten zaizkigu
orduak eta egunak; eta konturatu gabe beraren lagun egiten gera.

Ain lagunak, irratirik gabe ez genduke errez etsiko. Egunez asko ez dala, gauez ere, belarri ondoan ez badegu, ez degu onik izaten-eta.


1
Luma ondo zorroztuta.
IRRATIA gai artuta,
bertso batzuek jartzera noa
merezi ditu-ta.
Egun osoan piztuta,
batzuk erdi-zapuztuta,
gauean ere entzuten bait det
oean sartuta!
2
Goizean esnatutzean,
belarriaren ertzean
artuta entzun, naiz azkar jeiki
ordua jotzean.
Bein bat orrela oitzean,
gaizki gabe gelditzean,
orregatik nik eramaten det
baņura sartzean.


3
Baņu-zuloko lanetan,
goizeko ordu oietan,
badakizute eta ez noa
esatera zertan.
Ibili gabe ezertan,
IRRATITXOA an bertan,
zeiņen ederki entzuten dudan
ixiltasun artan!
4
Albiste eta kantuak,
edo beste asuntuak,
egiņez pozik pasatzen ditut
antxe minutuak.
Naiz ango pake santuak,
minutuak kontatuak,
atea jotzen asten dira-ta
orduan kontuak!


5
Lendabiziko ordena:
“Irten aal dan azkarrena!”,
Badakit larri iristen, dana
ara datorrena.
Baiņa pozik zegoena
errespetatu aurrena:
iņoren onik ezin eraman,
ori da txarrena!
6
Ala irteten naiz andik,
ia jantzi gabetandik,
iņork kejarik izan ez dezan
ortan neregandik.
Beartu gabe iņondik,
esango ditut emendik,
ondorengoak okerragoak
bait dira oraindik.


7
Naiko aserre egunez,
gauean zer esanik ez,
“mesanochera” eramateko
oitura dedanez.
Oeko nere lagunez
aaztu ta gero ezer ez
lo artzen bait det, nere IRRATI
kuttuna entzunez.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org