Badaukat naiko eragozpen


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Badaukat naiko eragozpen

Joxe Ayerbe

Badaukat naiko eragozpen



Zein, etxetan ez da sortzen eztabaidarik, adibidez, telebista dala-ta?

Zenbat aldiz: onek au ikusi nai, orrek ura, eta arek, ez dakit zer?

Gaur, bakoitzak bat ez dakit, baiña bi edo
iru telebista diran etxeetan ez, noski, baiña bakarra dan tokian ez da faltako eztabaidarik.

Nerean, ori, sarritan gertatzen zan: nik Pelota edo Futbola ikusi nai, eta gañontzekoek beste zerbait, eta...


1
Futbola alde batetik
eta Pelota bestetik,
bi kirol oiek gogozko ditut
txiki-txikitatik.
Baiña nik telebistatik,
ezin ikusi ortatik,
eta oraintxe atera naute
nere onetatik!
2
Futbola edo Pelota
danean beti zarata:
“Gaur utzi guri, pelikula bat
polita dago-ta”.
Esanagatik “puñeta”
eta illundu kopeta,
nik arrazoirik ez det iñondik
bakarrik naiz-eta.


3
Futbol garaia astean,
iru partidu astean,
ikusiz gero konten nintzake
ni orrenbestean.
Baiña, tarteka, uztean:
“Derby”a afal ostean;
au konponduko det Telebista
txikia erostean!
4
“Derby”ko Josu Loroño:
anaiak gaituk gu, baiño,
aspertuxea naukak oraintxe,
etzekit noraiño!
Atletik jaso goraiño,
Reala, berriz, ain ñaño,
ezagun dik, bai, i bizkaitarra
aizela, “Moñoño”.


5
Nola nagoen mindua,
orain joko det “bandua”:
Kendu didate telebista ta
gaiñera “mandua”.
Jetxi da nere gradua,
badet zeiñek agindua,
leen nagusia nintzan da orain
etxeko mandua!
6
Egundoko amorruan,
au egiten det orduan:
irratitxoa artu ta jarri
belarri onduan.
Ala, pare bat orduan,
Reala’k zer egin duan...?
“Santa la Virgen”, galdu egin du
azken segunduan!


7
Telebista orri esker
Retegi’n eskubi-ezker,
edo Ronaldo’n golak ikusi,
gauza oberik zer?
Etxean, ordea, oker,
etzaie gustatzen ezer,
eta nik entzun bear “La Cope”
edo “Cadena Ser”.
8
Nola nabillen jakiñik,
errukituko ez danik,
liteke baiña, ez det uste nik
aurki daitekenik.
Ez det izango aalmenik.
kentzeko barruko penik,
era onetan kastigatzeko
zer delito det nik?


9
Ez diot antzik ematen
nere aurka zer daukaten;
danok ikasi bearko degu
amore ematen.
Naiz leen aritu esaten,
ez dakit egingo deten,
bi telebista asko bait dira
familia baten.
10
Egin nai bada onera,
bete nere eskaera:
eman Pelota eta Futbola
ikusteko aukera.
Ala, konponduko gera,
bestela, banoa beera,
neretzat beste telebisio
berria erostera!










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org