Lutxi


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Baroja Serafin »  Gazi-Gezak »  Lutxi

Baroja. GaziGezak

LUTXI



Adi nazazu, Lutxi,
Baña ez aserratu:
Lau gora-bera, zenbat
Nobiyo dituzu?
Gutxiyenaz berrogei,
Ez zazula ukatu,
Begi polit oiekin
Zeiñ ez zuk babatu?
Igandian etxetik
Ziñanian irten,
Mutill bixar gorri bat
Zeramazun kirten.
Entzun zenuben gero
Meza San Bizenten,
Eta bik, baten partez,
Segitu zizuten.


Josteko lagun bati
Besoa emanez,
Alferez bat ondotik
Biyak eramanez,
Merkatuko plazatik
Zijoazten farrez:
Ez gebiltzan aserre
An ikusten zanez.
Bazkalaurreko meza
Bukatu zanian,
Ur bedinkatu ondotik
Pasa ziñanian,
Zure esku polita
Busti biarrian,
Nor baitek dizu epeldu
An jende tartian.


Ez ziñan ez iritsi
Bakarrik etxera:
Batek lagundu dizu
Etxeko kalera,
Beste batekin gero
Joan zera atera,
Eta ez dezu iñor gabe
Igo eskallera.
Enpliatu batekin
Leiotik leiora,
Ari bat ibilliyaz
Berá eta gorá,
Paper buxtan bat dezu
Eraman kolkora,
Bigaldubaz aritik
Beste bat auzora.


Artsaldian ikusi
Zaitut Zurriyolan.
Iñoiz ez det ain klaro
Ezagutu nola an,
Zenbat enamoratu
Dituzun kaiolan,
Enituben kontatu,
Kontatu! naiko lan!
Arratsian... –Aski da-
Esan zidan ezé
Lutxik begiratubaz
Nai ta naiez triste:
«Askoren naitasunak
Ez nau iñoiz bete,
Nik maite det bat, eta
Berak ez nau maite.»










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org