1.03


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.03

Serafin Baroja. Pudente

HIRUGARREN ESZENA.



PUDENTE eta CRUSCELO lehorpe barrunbean.

Irtengo da aurrena CRUSCELO, kriseilu bat eskuan duela, mina batetik igoko balitz bezala, hartuko du PUDENTEREN kriseilua, eta eraman ondoren bi argiak barrena, aterako da berriz.



Nire andrea



CRUSCELO: Esklabo zaharrak hiltzen esana
nola irten den egia!
Lurpean dago, zion bezala,
leize ikaragarria;
meatz azpiko, lur erraieko
Abernoen ataria.


PUDENTE:
(beretzat). (Leiz bat oinetan! Neronek daukat
bihotz erroan barrenen,
handiagoa, ilunagoa,
inoiz ez zaidana argitzen.
Lur azpikoak ez du hemengoa (bihotza erakutsirik)
belztasunean berdintzen)


CRUSCELO: (beretzat).
Leiz bat oinetan! ta orrez landara
metarri baten gainean,
dago guzi suztentatua
eroritzeko trantzean.
Beldur naiz minak ez ote digun
goiak be joko batean.


Beltzarana



PUDENTE: Inork jakin behar ez du leiz horren berririk.
Zertako menpekoak ikaratu alferrik?


CRUSCELO: Ez du inork jakingo hutsun hori denik.
berorrek, nire jauna, eta nik bakarrik.


PUDENTE: Ta harroin mehe, maiskar, horren oinak
indartzen baldin baditugu,
esklaboen biziak salbatzen ditugu.


Doinua: Egun ontxo bat seinalatuta



Orain Cruscelo, nekez betea
premiaz zaude, atseden zaitez.


CRUSCELO: Baina, berorri...


PUDENTE: Zoaz, Cruscelo,
ez naiz ezeren beharrez.


CRUSCELO: (beretzat).
(Gereitsu beti leize bezala,
hainbestek maite duguna.
Bihotz barrenen duzu, Pudente,
damu baten behazuna)


(Joaten da)





Oharrak :
Gereitsu: goibel, gerizpetsu











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org