|
Serafin Baroja. Pudente
PUDENTE eta FULVIA
|
Maite bat maitatzen dut maitagarria
|
|
|
|
PUDENTE:
|
(Zer ikusten dut! Dator Fulvia maitea,
bihotz gelbera, isil)
|
|
FULVIA:
|
Aita nirea,
lotara gabe?
|
|
PUDENTE:
|
Zarrak ez gara loaren jabe.
(beretzat) (Nola lo egin
zuri dizudan eresi honekin?)
|
|
FULVIA:
|
(beretzat).
(Neronek ere
loan ez daukat zantzik batere!)
|
|
PUDENTE:
|
(id).
(Niretzat ez da izango behin ere!)
|
|
FULVIA:
|
Zergatik ezkutatu, aita nirea,
arimaren erdian daukan hiltzea?
Beroren penak
ez dira erraz gaintzen diradenak
|
|
PUDENTE:
|
Zer nahi nazu esan?
|
|
FULVIA:
|
Ez da loa galtzen naiz zaharra izan,
bizi betean,
zauri bat ez bada bihotzean
ziraun bat bezala haitz tartean.
|
|
Orra Papito
|
|
|
BIAK
PUDENTE
(beretzat).
Ai, bai egia
daukat gordea
iraingarri arren odol gosea;
sumin honentzat
bizia nahi dut,
gogotik nola bota dezaket;
Ah, zer mentura!
eduki berriz
nire kontura,
ta naiz hil neroni
bera hil mila aldiz.
|
FULVIA
(beretzat).
Ai, bai egia
daukat gordea
galai gazte arren oroitz
maitea,
adier honentzat
bizia nahi dut
gogotik nola bota dezaket;
Ah, zer mentura!
sarartu begiz
haren itxura
ta naiz hil han bertan
ikusi berriz.
|
|
Mari Domingi
|
|
|
|
PUDENTE:
|
Nire Fulvia tristea, zuk ere bada
loa utzitzen duzu?
|
|
FULVIA:
|
Bai, aita hala da.
Ezeren kezka gabe lotan nengoan,
baina ametsen mende artsi, zoroan
iruditu naiz suak inguratua
Italikan bezala. Zeren izua!
|
BIAK
PUDENTE
Arrats artan,
zu haurtxo zinala
oroitzen zera?
|
FULVIA
Arrats artan,
ni haurtxo nintzala
|
|
FULVIA:
|
Bai, atzo bezala.
|
|
PUDENTE:
|
Zeru goibela!
Begi aurrean jarriko balitzaizuke
gazte hura ezagutuko ote zenduke?
|
|
FULVIA:
|
Aita, ikusi orduko.
|
BIAK
FULVIA:
(beretzat).
Haren ekantza
|
PUDENTE:
(beretzat).
Nire bengantza
|
Bihotzean daukat, da nire esperantza.
Behin agertuko balitz nire bidean
bihotz samur honentzat
zorionean;
|
bihotz gogor honentzat
zorionean;
|
behin bakarrik haren aurpegia
ikusitzea, da nire eresia.
Oharrak :
Zantzik: babesik
Sarartu begiz: begiztatzea, begiz jotzea
Artsi: estu, mehar,
Ekantza: irudia
|