|
Serafin Baroja. Pudente
PUDENTE, FULVIA eta CRUSCELO
Doinua: Lau, lau, lau, dotea badut baina
|
CRUSCELO:
|
Nagusi jauna: ergai hontan zaldizko gizon batek
ekarri dizka berorriri pergamino hauek:
Erromatikan datozela korreoak dio
eta berorrek zer agindu hemen dagokio.
|
(Ematen diozka pergaminoak)
|
PUDENTE:
|
Ondo da. Itxon zazu, Cruscelo.
|
|
CRUSCELO:
|
(beretzat).
Berri horiek gai onekoak beretzat balira.
|
|
FULVIA:
|
Onak dirade, nire aita?
|
|
PUDENTE:
|
Guztiz onak dira;
ta nahi dut guziak jakitea.
Nire gaztetako laguna, Trajano dohatsua,
Erroma handiko Enperadore dago nonbratua:
ta Senatu argidotarrak hemen agintzen nau
festa ederrekin ospatzeko gertaldi bikain hau.
|
(Leitzen du berriz)
|
FULVIA:
|
Orduan gure esklabo gaixoak
dute jai? Erantzun beza.
|
|
PUDENTE:
|
(pergaminoak leituaz) Bai.
(Pudentek egiten du
joatera bezala, baina Fulviak gelditzen du)
|
Doinua: Ote da munduan gizonik
|
FULVIA:
|
Aita nirea, aurren aurrena,
eman behar luke baimena,
menpeko guziak irteteko,
utzirik lurpean diren lanak,
|
HIRURAK
FULVIA:
prestatzera
festa ahal direnak
Trajano handia
onratutzeko.
|
PUDENTE ETA CRUSCELO
Ume leial
onen afanak,
beti, esklaboak
ontartutzeko
|
|
PUDENTE:
|
Gustuz baimen hori emango dut,
baino agindu bat bete behar dut (Erakutsirik pergaminoak)
Senatuak badaki hemengo
lurbiran gorde dela etsai bat.
|
HIRURAK
PUDENTE:
atzemateko
ordenak dauzkat
ta bilatu
behar dut aurrengo.
|
FULVIA ETA CRUSCELO
Etsai horren
ordez, niretzat
esklaboak
lirake aurrengo
|
(Joaten dira Pudente eta Cruscelo)
Oharrak :
Ergai: une
Argidotarrak: itzaltsu, entzutetsu
Esklaboak ontartutzeko: esklaboen onerako
|