1.06


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.06

Serafin Baroja. Pudente

SEIGARREN ESZENA.



PUDENTE, FULVIA eta CRUSCELO



Doinua: Lau, lau, lau, dotea badut baina



CRUSCELO: Nagusi jauna: ergai hontan zaldizko gizon batek
ekarri dizka berorriri pergamino hauek:
Erromatikan datozela korreoak dio
eta berorrek zer agindu hemen dagokio.


(Ematen diozka pergaminoak)



PUDENTE: Ondo da. Itxon zazu, Cruscelo.


CRUSCELO: (beretzat).
Berri horiek gai onekoak beretzat balira.


FULVIA: Onak dirade, nire aita?


PUDENTE: Guztiz onak dira;
ta nahi dut guziak jakitea.
Nire gaztetako laguna, Trajano dohatsua,
Erroma handiko Enperadore dago nonbratua:
ta Senatu argidotarrak hemen agintzen nau
festa ederrekin ospatzeko gertaldi bikain hau.


(Leitzen du berriz)



FULVIA: Orduan gure esklabo gaixoak
dute jai? Erantzun beza.


PUDENTE: (pergaminoak leituaz) Bai.
(Pudentek egiten du
joatera bezala, baina Fulviak gelditzen du)


Doinua: Ote da munduan gizonik



FULVIA: Aita nirea, aurren aurrena,
eman behar luke baimena,
menpeko guziak irteteko,
utzirik lurpean diren lanak,


HIRURAK



FULVIA:
prestatzera
festa ahal direnak
Trajano handia
onratutzeko.
PUDENTE ETA CRUSCELO
Ume leial
onen afanak,
beti, esklaboak
ontartutzeko


PUDENTE: Gustuz baimen hori emango dut,
baino agindu bat bete behar dut (Erakutsirik pergaminoak)
Senatuak badaki hemengo
lurbiran gorde dela etsai bat.


HIRURAK



PUDENTE:
atzemateko
ordenak dauzkat
ta bilatu
behar dut aurrengo.
FULVIA ETA CRUSCELO
Etsai horren
ordez, niretzat
esklaboak
lirake aurrengo


(Joaten dira Pudente eta Cruscelo)







Oharrak :
Ergai: une
Argidotarrak: itzaltsu, entzutetsu
Esklaboak ontartutzeko: esklaboen onerako











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org