Nik, orain bertan, hemen ikusi
dudan imagin argia,
ametsaren irri bat ote zen,
edo zen ume bizia?
Baina, ez, orain ere ikusten dut
bere soin arin, zuria;
Jarraitzera noakizu bihotzeko
aingeru zoragarria!
(Jarraitzen dio Fulviari, ezkerreko lurruspean sarturik)