|
Serafin Baroja. Pudente
Esanak eta UMBRENO bere gudariekin.
|
Burni bideari
|
|
|
|
UMBRENO:
|
Ate guziak gorde; itxi atarikoa.
Irten nahi duenari ukatu pausoa.
|
|
FULVIA:
|
Barrenak ematen dit nahigabeko bira,
gizon horren asmoak zer izango dira?
|
|
UMBRENO:
|
Hemen naukazu berriz, Pudente, aurrean,
ez ninduzun itxoten hain gutxiko epean.
Baina ez da egon nire borondate onean.
besteenak daukazkigu gureen gainean.
|
(Umbrenok ematen dio pergamino bat)
|
PUDENTE:
|
(letu ta gero) Senatuak salkintzat nauka! Zer laidoa!
konplitu ez nuelako agindutakoa.
Uste gabe, semea, minan salbaturik
Umbrenoren oinetan nago makurturik.
|
|
LEPIDO:
|
(Umbrenori) Zure bihotz landerra geiti nola dagon,
nire biziarekin berdin behar du egon,
nahi baduzu nirea esan didazu non. (Joaten da atera)
|
|
UMBRENO:
|
Garai hontan naiz jabe hemengo guzion.
|
|
Uso zuria negarrez
|
|
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Nire jabe, balezake,
ez Fulviarena inoiz ere,
Umbreno ez ezik, ez da nire
semea bera balitzake;
lehenago ikusi or lurrean, nik emanik heriotza.
nire oinetan hilotza.
|
|
Goizeko izarra
|
|
|
|
FULVIA:
|
Lezom batek esaten dit niri belarrira
"zuk maite dituzunak gaitz urrean dira".
|
|
UMBRENO:
|
(Fulviari) Ez altzera, edorra kontuan jauzi
ni bakarra naizela guzien nagusi?
|
|
GUZIAK:
|
Gertaldi dokaitz bat, zerbait izugarri
ikusiko da hemen sarri.
Zerbait, gela honetan, aireak daukana
bera dator beldurgarri guregana.
|
|
Ai hori begi ederra
|
|
|
|
UMBRENO:
|
Senatuak bidaltzen nau
kastigatzera bi salkin,
ta nator agindu honekin:
"Minan diraden bilau biari
kendu ondoren lepoak,
geldi zaitez buruzagi"
esan dit Erromakoak,
hemen naiz, bada, agintari.
|
|
LEPIDO:
|
(Umbrenori) Agintari goaltsua,
ez duzu hau begiztatu?
|
(Erakusten dio aurreneko aktoan atera zion traketa)
|
UMBRENO:
|
Bai horrekin dut kontatu.
Nirea izanik ez da niretzat;
badauka odol gosea,
ezin ekigo hobea:
Italikaz oroi zaitez,
arrats artako sugarrez.
|
|
Goazen, goazen
|
|
|
|
LEPIDO:
|
Non da! Zein da? Bizirik non dago?
|
|
UMBRENO:
|
Behar nauzu lehenago,
edo gizon hura?
|
|
LEPIDO:
|
Mila bider arrats hartakoa,
nire ama hil zuen etsai borreroa.
|
|
UMBRENO:
|
(Pudente erakutsirik) Aurrean daukazu.
|
|
UMBRENO:
|
(Pudenteri) Zu zinan, zu.
|
Doinua: Danborrena
|
LEPIDO:
|
Zu al zaitut aita nik?
|
|
FULVIA:
|
Zer galdetzen du? Jainko bihozberak!
|
|
LEPIDO:
|
Orduan konplituko dut nik
amari agindua.
|
(Egozten da Pudenterengana puñala eskuan duela)
|
FULVIA:
|
Aita, aita nirea, alabak estaliko du,
ez du erituko nire besoetan.
|
|
LEPIDO:
|
Alde egizu zuk; hori da erailea.
|
|
FULVIA:
|
Ni naiz ta izango naiz aitaren estaltzailea.
|
|
Ilargi eder
|
|
|
|
LEPIDO:
|
Ez da zurea, da nire aita;
Clodia zen bere emaztea.
|
|
FULVIA:
|
Zer esaten du? Zeru argia!
|
|
PUDENTE:
|
Esan du Fulvia, egia.
zatoz, semea, hona bihotza,
merezi dut heriotza.
|
|
FULVIA:
|
Ez, ni hilko nauzu lehenago! (Ipintzen da Pudenteren aurrean, baina
Lepidok puñala altxatzen duenean, botatzen du oihu bat eta erortzen da korde gabe Pudenteren besoetan)
|
(Lepido gelditzen da ezaketua Fulviari begira)
Oharrak :
Zure bihotz landerra geiti nola dagon: Para arrancarte tu miserable corazón (Serafin Barojaren itzulpena)
Lezom: susmo txar
Ekigo: aukera
Ezaketua: txunditua
|