|
Serafin Baroja. Pudente
HIRUGARREN AKTOA
* * *
Teatroak egon behar du bi bizitzetan berezia, bi hartzulo bata bestearen gainean egongo balira bezala. Bekoan ikusiko da harroin izakoi oker mehe bat. Irozkai honen ezkerretara leize beltz bat, bere hondoan erreka batekin, eta eskuinetara beste hutsune txikiagoko bat, non agertuko diren Fulvia eta Lepido. Bigarren bizitzako zabaltasunean, mahaiak eta aulkiak jateket baterako prestatuak. Bizitza hau argituko dute bi edo hiru menpekok argi zuziekin. Arroken kolorea berde beltza.
(Bigarren bizitzan)
MENPEKOAK, EKINAGUSIAK, eta MORROIAK
|
Pelegrinak
|
|
|
|
KOROA:
|
Jaitsi litezke orain gure nagusiak,
prestatuak dauzkagu jan edan guziak.
Zeren jaki ederrak! Zenbat edari gozo!
Umbrenok gaintzen ditu bere hisiak ondo.
|
|
Amorez eria
|
|
|
Hemen laster minako dohatsu guziak
hurbilduko dituzte pozak ta irriak.
Umbrenok omen ditu frogatzeko asmoak
zer diren bere menpe muga gabekoak.
|
|
Pelegrinak
|
|
|
Jaitsiko dira sarri deikidatu denak,
hemen entzungo dira kantak ta iomenak.
Zeren jaki ederrak! Zenbat edari gozo!
Umbrenok gaintzen ditu bere hisiak oso.
|
(Joaten dira guziak ilunpean bizitza utzirik)
Oharrak :
Izakoi: natural
Jateket: oturuntza, bazkari
Ekinagusiak: langilezainak
Deikidatu: gonbidatu
Iomenak: oihuak
|