 |
|
 |
 |
|
IRUDIGILEAK
|
Eujenio
Kristobal
Leontxio
Liborio
Romualdo
|
Zapatagilea
Indianoa
Ikasle gaztea (estudiantea)
Asistentea
Artilleriako kapitaina.
|
EUJENIO da sasoiko gizaseme bat. Egongo da mahuka hutsik eta amantal urdina jantziarekin.
KRISTOBAL da zaharra, hirurogei urteren inguruan dabilena. Guztiz ondo jantzia, baina kaleko antzean txapel hongo esaten zaionarekin, eskumakila edo basto helduleku zilardunarekin, erlojuaren katea lodia eta zintzilikario handiduna.
Ilea du beltza eta ondo orraztua, erreten zuzen eta garbiarekin. Oso txukuna eta urteak ezkutatu nahian dabilena.
LEONTXIO da gaztea, hogeita bost urte ingurukoa. Ondo jantzia txapel bigunarekin, baina ibilera eta agerkera guztietan lasaia eta utzi xamarra.
LIBORIO, soldadu zerbitzen dagoen mutil gazte bat.
ROMUALDO, gizon beltzaran itsusi bat. Sudurra du motz xamarra eta ezpainpeko bizarrak beltzak eta luzeak. Erdaraz chaqué esaten zaion janzkeraz ondo apaindua. Eskuan makila.
Ezker-eskuinak ikusleenak.
|
|
|
|
|
 |