 |
|
 |
 |
|
XIII. IRUDIA
LEHENGOAK ETA EUJENIO
Eujenio
(Esku batean ileordea zintzilik eta bestean eskutitza.) Har beza.
Kristobal
E?... A nire ileordea! ekarzu... ui! zikina dago... pua!!!... Hau usaina!... zer du honek?
Eujenio
Zakarretara botea zeukaten, eta handik atera dut perloien heste eta katuaren zikin artetik.
Kristobal
Pua!! Hau nazka! (Tartetik atereaz.) Zer da hau? Porru perrexil xorta...
Eujenio
Esan didate hau ere ekartzeko; ez dutela Roxitagatik honela jartzen duen eskutitzik ukitu nahi, ezta puskatzeko ere.
Leontxio
E? Horrek Roxitari idatzi al dio.
Kristobal
Bai eta zuri zer zaizu? Ekarzu, Eujenio. (Kristobalek baino lehenago Leontxiok aterako dio eskutik.)
Leontxio
Nik irakurritakoan emango dizut.
Kristobal
Ekarzu orain bertan, nirea da eta.
Leontxio
Emango dizut, baina irakurritakoan; (Kristobal etorriko da eskuan ileordea duela Leontxiori eskutitza kentzera eta honek jo eta botako dio lurrera.) Estal ezazu zuk bitartean ilargi-bete hori, eta zoaz hemendik ile usain zikindun horrekin.
Kristobal
Alproja, lotsagabe!
Eujenio
(Ileordea jasoaz.) Goazen garbitzera.
Leontxio
(Nik egindako eskutitza; ahaztu ere egin zait zer jarri diodan):
“Roxita sorgina, neskazahar zinbruna, hortz ustel zatarra...
Kristobal
Hori ez da nire eskutitza.
Leontxio
“Hori guztia eta gehiago zarelako, inor gizon inguratuko ez zaizulako, eta ezkontzeko amorratua zaudelako, ni Kristobal de los Ernialdes...”
Kristobal
E, zer esaten duzu, gizona?
Leontxio
...“ni Kristobal de los Ernialdes, indiano jatorra, hankoker traketsa, muturbeltz zekena...”
Kristobal
Zaude isilik, ez du hori jartzen eta.
Leontxio
(Haserre antzean.) Zoaz hemendik!... Eujenio heldu nazak, bestela hilko diat nik hori.
Eujenio
Zer ari haiz irakurtzen?
Leontxio
Hilko dudala, heltzeko, heltzeko agudo.
Eujenio
(Jarriko da bere atzean bi besoetatik helduaz.) Hago bada geldirik.
Leontxio
Eusten al nauk ondo?
Eujenio
Bai.
Leontxio
“Begiak itxita, jardunari gogor eginda, kezkarik gabe, bulartsu eta bihozdun, jartzen naiz zurekin ezkontzera, eta zu itsusi puska! nire emaztetzat hartzera...”
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |