14. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  14. Irudia

XIV. IRUDIA



LEHENGOAK ETA ROMUALDO



Romualdo (Sartuko da oso bizi, eta zuzen-zuzen joango da Kristobalengana eskuko makila altxatuaz.) Zu, zapatagile zarpaila, zeinen eraman-ekarria zara zu?

Kristobal Ni?

Romualdo Zu, lotsagabe tzarra. Nahi al duzu burua puskatzea?

Kristobal Ez, ez, nahikoa dut lehenagokoa.

Romualdo Zer bidali diozu nire emazteari zapataren barrenean?

Kristobal (1) Nik...

Eujenio (Oi! Roxitaren eskutitza, nik sartu dudana.)

Romualdo Bai zuk.

Kristobal Ni ez naiz zapatagilea, hura da.

Romualdo Hori? Eta nolatan zaude zu amantal horrekin?

Kristobal Ez dakit.

Romualdo Ez dakizula? (Emango dio bultzaldi bat eta jarriko dira biak hizketan.)

Eujenio Goazemak, hi, azkar.

Leontxio Zer egin duk?

Eujenio Hik busti duan eskutitza ezkutatzeagatik zapata zaharren barrenean sartu, eta asistenteak eraman.

Leontxio Eta horren emazteak hartu.

Romualdo (Eujeniori.) Zu zara beraz, e?... Zatoz hona.

Leontxio (Inguratzea galaraziaz.) Ez, utz iezaiozu honi. Hori da eskutitzaren jabea, zapataren barrenean bidali duena: Kristobal de los Ernialdes.

Kristobal Ni, ni?... Nik horren emazteari idatzi?... Ez da egia.

Leontxio Bai, jauna; eta baita beste bati ere: hona non dudan... Horretan jarduten da.

Romualdo Ikusiko duzu, euli-mandoa!

Kristobal Nik bati bakarrik egin diot, Roxitari, eta da asko maite dudalako.

Romualdo E!!!... eta esan egiten du.

Kristobal Bai bada, eta presisamente.

Romualdo Hilko dut... tori... tori...

Leontxio Eman, eman.

Kristobal Ai, ai!... presisamente, presisamente. (Eujeniok helduko dio besotik Romualdori eta geldiaraziko du jotzeaz. Orduan ihes egingo du Kristobalek presisamente esanaz. Romualdo geldituko da errabiaz josirik iruditegiaren erdian, geldi-geldi, aurpegi hutsez ernegaziozko keinu zatar batzuk eginaz.)

Eujenio Kristobal gizajoa!... zaude geldirik gizona!

Romualdo A!! ez dut hil, ez dut hil... zuregatik.

(1) Eujenio, Leontxio, Romualdo, Kristobal.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org