|
XV. IRUDIA
LEHENGOAK, (KRISTOBAL GABE) ETA LIBORIO
Liborio
Jauna!
Romualdo
Ez dut hil! bizirik joan da!
Eujenio
Kristobal gizajoa ia garbitu zuen.
Liborio
Nagusi jauna.
Leontxio
(Romualdori.) Zure bila dator.
Romualdo
(Oso garratz.) Zer egiten duk hor?
Liborio
Etxekoandreak esan dit oso triste dagoela bakarrik eta azkar joateko.
Romualdo
(Zakarkeria denak laga eta jarriko da bat-batean oso bihozbera, eta esango du leun-leun.) Izan ere, nire Roxita kuttunak, ni gabe, bakar-bakarrik daramatza hiru ordu laurden. (Erlojuari begira.) Nire bildotx maitea!... (Hori esanaz joango da, eta Liborio atzetik, aurrena soldaduek ohi duten bezala eskua igoaz agur eginda.)
|