 |
|
 |
 |
|
XVI. IRUDIA
EUJENIO ETA LEONTXIO
Leontxio
Zer haize boladak jo ditu gaur agure horiek, aja, ja, ja! hiri ere xamurtu egin al zaik bihotza?
Eujenio
Zer esaten duk?
Leontxio
Andregai bila hasi behar duan.
Eujenio
Andregai bila ez baina gaur bertan denda bila bai.
Leontxio
Hauek ahitu arte ez. (Dirua erakutsiaz.) Goazemak Bartolorenera.
Eujenio
Ez noak.
Leontxio
Hik egingo duk nik nahi dudana. Joango gaituk orain Bartolorenera, gauean Ezkurrarenera, bihar Urbanara, etzi Mallorkinara.
Eujenio
Eta etzidamu Tturkoenera (kanposantura).
Leontxio
Ibiliko gaituk goizean kotxean, eguerdian trenean, arratsaldean automobilean, eta...
Eujenio
Eta gauean ohera airean.
Leontxio
Denetara, hauek ahitu artean parranda!!
Eujenio
Eta egoki aurkitzen al duk ni horrela ibiltzea?
Leontxio
Hain egoki, non hik emango duan ontzat esaera zaharra.
Aldiz, aldiz
zapatagilea zaldiz!
|
|
|
|
 |