 |
|
 |
 |
Hirugarren Agerraldia
Andre Eulali, Karmentxo, (barrenen Kleto) gero, Luisa
|
Eulali Ez dauka zure aitak, udara botarik, oraindik Uztan gara eta.
Karmen Beste urteetan ez zen horrenbeste gogoratzen. Egia, aurten bero handia da.
Eulali Igaro beharko du, bada, nolabait ere. Ernegatu eta haserre ibiliaz ez da ezer aurreratzen. Gizon denena hori da; oihu egin, buila atera eta agindu, besteak egin diezaioten, baina guk zeruko giltzarik ez dugu eta ezingo dugu eguzkia ezkutatu, ezta beroa kendu ere.
Karmen Aurreneko beroek beti gehiago galarazten dute.
Eulali Aurrenekoak eta azkenekoak berdin dira zure aitarentzat. Ez da egongo hori baino gaixoagorik eguzki betean soroan lanean, eta baita herrian bertan ere.
Karmen Bat baino gehiago.
Eulali Zure ama gaixoa (G.B.) bizi zela ez zen horren zakarra; geroztik jarri da honela. Niri etorri zait nahi ez nuena. Ezkondu gabe gelditu senarraren pazientziak ez eramateagatik, eta orain anaiarenak oso-osorik eraman behar. Gaur behinik behin goxoa dago.
Kleto (barrendik oihuka) Ixo, ixo!...
Karmen Aita oihuka... Eta isilik egoteko dio...
Eulali Nik esan ez dut!... Ez dakit nik gaur zer duen... Isilduko gara. (Isilaldi bat. Biok josten jarrai).
Karmen Ez dugu, bada, besteetan baino buila handiagorik egin.
Eulali (Ezetz buruaz, eta gero ahoa asko irekiaz baina isilik) Guraizeak.
Karmen (Karmenek eman. Lehen izebak bezala) Hari zuria.
Eulali Tori.
Kleto (Barrendik lehen bezala) Ixo!... Ixo!...
Eulali (Lana mahai gainean boteaz). E!... Zure aita erotu egin da, edo erotu egin nahi gaitu.
Karmen Ametsetan ote dabil andre alargun harekin? Ikustera noa.
Eulali Zoaz nahi baduzu. Ni aurreko aldera noa lanera, han bakea izango dut. (Karmen aitaren gelara eta Andre Eulali ate ondotik deituaz) Luisa... Luisa.
Luisa (atean agertuaz) Zer behar du?
Eulali Eraman iezadazu laneko mahaia nire logelara. Isilik e!... (mahaia hartu eta joaterakoan agertu Karmen).
Karmen A, Luisa! Hemen al zara?
Luisa Bai, andrea.
Eulali Zer du?
Karmen Gurekin ezer ez. Hitz egin genezake. Goiko haurren builek ez omen diote lo egiten uzten. (Luisari) Gora zoaz, eta isilik egoteko esan, eta aurre aldera bota ditzala haurrak. (mahaia hartuaz) Eramango al dut?
Eulali Bai, goazen. Nire logelara noa.
Karmen Ez bedi joan, izeba; han bero dago.
Eulali Eta zure aitak?
Karmen Ez zuen gurekin. Geldi gaitezen. Zoaz Luisa gora, eta berehala isiltzeko. (Luisa irten. Biak lehen bezala lanean) Goxoa zegoen! Ba al daki zer esan didan? Goiko maizter hori berehala kalean jartzeko. Haren etxea ez dela Plaza de Toros eta ezta Pilota plaza ere, eta juiziorik ez dutelako etxea bete badute haurrez, kulparik ez duela berak eta airean joateko.
Eulali Zure aitaren ateraldiak. Juiziorik ez?... Horretaz berak hogei haur behar zituen izan eta ez bat.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |