06. agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  06. agerraldia

Seigarren Agerraldia

Lehengoak, Luisa eta Patxi


Luisa Nagusi jauna?

Kleto Zer?

Luisa Señorito Pakok berorrekin egon nahi du.

Kleto Patxi? Datorrela.

Serapio Patxi orain hona!

Eulali Ez datorrela. Guk joan egin behar dugu, eta zuk...

Kleto Zoazte, bada; ni geldituko naiz.

Eulali Baina itxura horretan zaudela ekarriko al duzu inor aurrera?

Kleto Itxura! Ez dut zuek adina kolko eta beso ageri. Datorrela.

Karmen Ni banoa.

Eulali Ni ere bai, dagoela bera bakarrik.

Serapio Hitz egin nahi nuen, bada, nik zurekin.

Karmen Zatoz, bada, nirekin.

Patxi (sartu ordurako bi eskuak denei emanaz, Serapiori ez) Arratsalde on.

Kleto Bai zuri ere.

Patxi Kaixo, andre Eulali, nola dago?

Eulali Ongi, eta zu?

Patxi Txit ongi.

Eulali (berez, alde batera, eta behatzei helduaz) Astoa! zapaldu dit eskua.

Patxi Eta zu, Karmentxo?

Karmen Oi, gizona! indarrean zatoz.

Patxi Barka iezadazu, Karmentxo.

Kleto Gaur txit minberak daude andreak, beroak beratu ditu nonbait.

Patxi Baliteke.

Kleto Aita irten al da?

Patxi Oraintxe zihoan kalera. Gero elkar ikusiko dutela esan dit.

Eulali Barka iezadazu, Patxi. Bagoaz gu.

Patxi Karmentxo ere bai?

Karmen Baita; lagunak berehala ditut eta...

Patxi Hitz egin nahi nizun, bada...

Karmen Orain ez daukat betarik... gero...

Patxi Zoaz, aitari esango diot.

Kleto Zoazte, nirekin geldituko da.

Eulali Agur, gero arte.

Patxi (Bi andreei esku emanaz) Agur, andre Eulali. Agur, Karmentxo. Agur, Serapio. (Joango dira eskuinetako gelatik)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org