09. agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  09. agerraldia

Bederatzigarren Agerraldia

Kleto eta Karmen


Kleto Zatoz hona, sorgintxo; beraz gauean teatrora, e?

Karmen Nork esan dio?

Kleto Bart zurekin zenak.

Karmen Begira, aita, ez nion nik agindu.

Kleto Agindu ez, baina eskatu bai.

Karmen Ezta eskatu ere. Nik esan nuen pozik joango nintzela gaur.

Kleto Zuk gogoa erakutsi, eta mutilak, pozik, gainerakoa egin.

Karmen Eta gainerakoa, zer da?

Kleto Hutsa; sarbidea hartu aita hobeto behartzeko, eta gero baimenaren bila etortzea.

Karmen (Barrez) Ez ditu hartu, orain joan da bila.

Kleto Bai zara, hara non daukadan. Ostirala, zortzigarren gela.

Karmen (harriturik) Nork eman dio hori?

Kleto Patxik.

Karmen Patxik! Ez noa ni Patxirekin.

Kleto E! Zertara bidali duzu, bada, nigana?

Karmen (haserretuaz) Nik ez diot ezer esan.

Kleto Gaur ez, eta bart?

Karmen Ez gaur, eta ez bart.

Kleto Nola esaten zenuen, bada, joan nahi zenukeela?

Karmen Patxirekin ez.

Kleto Zeinekin ba?

Karmen Nire lehengusuarekin. Serapiorekin.

Kleto A! Hori ere badugu?... Beraz hori ere etorri da zuri teatroko sarrerak ekartzera?

Karmen Ez, etorri da egin duen idazti bat ekartzera, eta bidez eskaini dizkit...

Kleto (gogor aginduaz) Bada, gaur joango zara izebarekin Patxiren gelara.

Karmen (gogor ezeztuaz) Ez, eta ez. Ni joatekotan, Serapiorekin, bestela ez.

Kleto Nik agintzen dizut, eta kito.

Karmen Niri ez dit gogoak ematen eta basta.

Kleto Ikusiko dugu!

Karmen Ez Karmen teatroan.

Kleto Ez, e? hobe! Afaldu eta ohera.

Karmen (negarrez) hobe, hobe eta hobe... (irten eskuineko atetik)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org