 |
|
 |
 |
Hamalaugarren Agerraldia
Andre Eulali, Luisa eta Karmen
|
Eulali Ia bostak (tinbrea jo eta Luisa etortzen denean galdetuko dio) Etxekoandre gaztea bere gelan al da?
Luisa Ez, andrea. Arestian irten da, eta loreari ura botatzen ari da.
Eulali Datorrela. (Luisa joan) Joango zitzaion haserre handiena. A, gaixoa! Igaro zaizkizu neskatilen jolas-garaiak, eta datozkizu handien buruhausteak.
Karmen (Oso bare, eskuan lore bat) Zer behar du?
Eulali Bostak dira. Aita laster hemen da eta mahaia jar dezagun. (Loreari usain egin eta utziko du josteko mahai gainean. Jaso lanean erabili dituzten gauza guztiak eta mahaia bera ere baztertu. Gero erdiratu beste mahaia hizketan ari diren bitartean). Atera ontzi onak.
Karmen Gaur?
Eulali Bai, eta hiru txokolateren ordez egin ditzala Luisak bost. Eta pastel batzuk ekar ditzala.
Karmen Norentzat? Zein dator gaur?
Eulali Ez dakit, badaezpada ere jartzera noa.
Karmen Baina, izeba, ez nago ni gaur inoren aurrean egoteko. Ez dut niretzat egingo.
Eulali Gurekin hartu behar duzu. Behingoagatik, nahiz gogorik ez, egin ezazu nik agintzen dizudana. Zure onbeharrez da.
Karmen Egingo dut. Nor dira bi horiek?
Eulali Serapio eta Patxi.
Karmen Izeba, zer eskatzen dit? Horien aurrean ni gaur jartzea?
Eulali Horixe bera. Aitak ikus dezan horiekin zuk ezer ez duzula.
Karmen (Ezpetan une batean egon) Egongo naiz...
Eulali Ez dakit ez ote den aita etxean sartu.
Karmen Orduan sukaldera noa (atzetik irten)
Eulali On hutsa da nire iloba, on hutsa.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |