 |
|
 |
 |
|
Laugarren Agerraldia
|
Lehengoak, Josefina, Matilde eta Maritxu
(Matilde eta Maritxu aurreratuko dira esku emanaz. Gero Maritxu Enrikerekin joango da eskuin aldera eta gainerakoak jarriko dira ezkerretan).
|
Matilde eta Maritxu Egun on.
Antonio Egun on, Matilde... Egun on, zerutxo.
Matilde Arratsaldean Baionara doazela eta laguntzeko esatera etorri dira.
Antonio Ongi egingo duzu.
Maritxu Atzo ezkero ondo?
Enrike Txit gaizki orain arte. (“Txit gaizki” oso nabarmen).
Maritxu Eta orain?
Enrike Txit ondo. (“Txit ondo” ere nabarmen).
Maritxu Erraz sendatzeko gaitza zenuen nonbait.
Enrike Zu ikusi hutsak sendatzen duena. (Eseri biak).
Matilde Berrogeita hamar urte omen ditu zure emazteak.
Antonio Ez dakit. Ez dizkit niri behin ere esaten.
Josefina Galdetzen al didazu?
Antonio Emakumeei urteak galdetzea itsusia da.
Josefina Galdetu gabe ere badakizkizu zenbat ditudan, non zerorrek ezkutatu nahi ez dituzun.
Antonio Bai, diruak bezala, bankuan korrituan jartzeko.
Faustino Urteak ez, baina urteen buruan dirua bai, erruz jarri duk korrituan. Gogoratzen al haiz aroztegi txiki hura jarri huenean, bi txanponekin?
Antonio Bai, herorrek emanak. Eta hamaika lan egina nauk, eta hamaika borroka geroztik ere bai langileekin.
Faustino Aspertu arte.
Antonio Aspertu arte, arrazoi duk. Horregatik ez nian nahi nire semea ni bezala langileekin eta lanekin borrokan ibiltzea, eta sendagile egin diat, inortaz behartu gabe eta bere lan hutsarekin bizi dadin.
Faustino Bai, horren sendagiletza eta bat ez berdinak dituk. Beharrik ez.
Josefina Beharrak? Gaizki ohitua! Aitak lainezez dena betea dauka. Hara alaba: ondo ohitua izan arren, eusten dio lanari. Bere senarrak hilean ekartzen dion diru apurtxoarekin moldatu behar du eta.
Matilde Eta hiru haurrekin. Nahikoa lan badu.
Antonio Ez ezkontzea zuen. Gustuko aldapan, nekerik ez.
Faustino Ondo senar ona dik eta.
Antonio Bai, bai... (Iseka abestuaz) Jaungoikoa... Lege zaharra... gora... ardo zaharra...
Enrike Nire aita hasi da bere suhiaren kaltez hitz egiten.
Maritxu Ezin ikusi du. Eta gizon zintzoa eta behar bezalakoa delarik. (Altxatzen da Josefina, gero besteak)
Josefina Ez dizuet erakutsi Andonitxok bidali didan eskutitza.
Antonio Antontxuk...
Josefina Bai, gizona, bai... Antontxuk. Zatozte. (Denok joanaz).
Matilde Berdin ez da, bada?
Antonio Nire etxean ez da izen txororik. Anton edo Antontxu; ez Andoni.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |