 |
|
 |
 |
|
Hamaikagarren Agerraldia
|
|
Enrike bakarrik
|
Astunegia da hau! Nik eraman ezin adinakoa! Eta zer gertatzen zaidan, neronek ere badakit? Julianek harrituta entzuten zidan, barre zerion, eta nola ez? Ni haien lizunkeriazko zaletasunak itsusten! Eta zer izan naiz, bada, ni?
Ongose eta zuzentasun hauek nondik sortu zaizkit niri?
Erotu beharrean nago!...
Galdu dut nire izate guzia, alaitzen ninduen andregaia, ez bere ekandu onari jarraitzearren...
Galdu ditut lagunak, eta ondo galduak daude! ez beren ohitura lasaietan gehiago kutsatzeagatik, eta orain... zer gelditzen zait?... Zer egin nezake nire biziera samin eta atsekabe honetan?... (entzuten du barrenean hizketan) Aita? (atzeratu eta entzunaz) Bai, eta pozik dator... (Larri) A! erosi duela Jauregiren lantola... (aurreratuaz eta samin) Hori gelditzen zait... Lana... lanean hasi beharra... Eta horretarako bizi... (Hasiko da zotinka... Datorkio asmo bat... oldozten jartzen da, ikara erakusten du, begiak zabalduaz... Honela jarraitzen du astitxo batean eta bat-batean, erabaki sendoa hartu balu bezala, dio:).
Hobe... zertarako bizi?... (joaten da irtetera... begiratzen du ezkerretara, bizi-bizi joaten da eskuinetara, bere gela aldera).
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |